Advanced Search
Search Results
238 total results found
Abereentzako bazka.
larre
Urruti sortutako olatu handiak daudeneko itsasoaren egoera.
hondoko itsaso
Itsasoaren azpiko zorua.
hondale
Sakonera handian dagoen ur-masa.
itsaso sakon
Itsaso azpiko lurzorua; ozeano eta itsasoetako ur-masa azpian dagoen lur azalera eta horren erliebea.
itsas hondo
Sugarren eraginpean zerbait erretzen hasi.
su hartu
Egurretarako prestatu; egurra egin.
egurtu
Belarrak eta labora zenbait ebaki eta biltzeko erabiltzen den altzairuzko xafla estu kurbatua, ahoa barrualdetik duena, zurezko kirten batez hornitua eta esku bakar batez maneiatzen dena.
igitai
Itsasoan hazten den makroalga.
itsas belar
Landare jangarriak eta fruituak hazteko lursail txikia, maiz jabearen etxearen ondoan kokatzen dena.
baratze
Gutxi gorabehera esku baten tamainako paperezko toaila edo zapia, soluzio akuosoa duena eta higiene pertsonalerako erabiltzen dena.
toailatxo heze
Hilobi bat estaltzen duen harlauza; hilobiaren ondoko oroitarria.
hilarri
Hilerria.
hilarri
Nafarroa Behereako zati handi batean eta Nafarroa Garaiko herri zenbaitetan mintzatzen den euskalkia.
behe-nafarrera
Eskuak jarri eta gidatzeko erabiltzen den bizikletaren atala.
eskuleku
Pilota jokoan, xistera edo zestaren atala, hura eskuz maneiatzeko erabiltzen dena.
eskuleku
Sagarra, mahatsa, oliba eta bestelako fruituak zanpatzeko ontzia, instalakuntza eta lekua, haien zukua ateratzeko erabiltzen dena.
dolare
Androzentrismoari dagokiona; mundua eta bereziki emakumeak gizonen ikuspuntutik baloratzen dituen jarrera.
androzentriko