Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2677 total results found

Ikastetxe, lantoki eta antzekoetan, ikasle eta langileek otorduak egiteko erabiltzen duten gela zabala.

jangela

Gaztelaniaz
comedor [instalación]
Kategoria gramatikala
izena

Espazioak girotzeko musika era jarraituan transmititu eta zabaltzeko teknologia eta zerbitzu telematikoa; zerbitzu hori jasotzeko gailua.

hari musikal

Gaztelaniaz
hilo musical
Kategoria gramatikala
izena

Gizaki eta beste ugaztun batzuengan, bekokiaren alde banatara eta belarrien aurrean dagoen buruko aldea, gizakien kasuan sakonune txikia duena.

loki

Esparrua
anatomia
Gaztelaniaz
sien
Kategoria gramatikala
izen

Barruan pieza txikia duen metalezko bolatxo hutsa, mugitzean hots berezia ateratzen duena eta, besteak beste katu, txakur eta beste animalia batzuen lepoan jartzen dena.

kaskabilo

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
cascabel

Organo kolektibo eta hautes-zerrendetan, emakume eta gizon kopuru jakin presentzia ziurtatzen duen kuota.

genero-kuota

Gaztelaniaz
cuota de género
Kategoria gramatikala
izena

Bere burua azkartzat eta jakituntzat izan baina azkenean ezjakin eta ergel hutsa denaren aurkakoa.

biboa uste eta baboa izan

Gaztelaniaz
creerse listo y ser bobo
Kategoria gramatikala
esaera

Lurralde edo eremu administratibo batean, ofiziala ez den eta beraz administrazio publikoarekin harremaneta eta hezkuntza arloan onartzen ez den hizkuntza.

hizkuntza ez-ofizial

Gaztelaniaz
lengua no oficial
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza

Komunitate judu bateko buru erlijiosoa, testu sakratuak interpretatu, otoitza eta ospakizunak zuzendu eta laguntza espirituala ematen duena, besteak beste.

errabino

Gaztelaniaz
rabino
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
erlijioa

Merkaturatzeko ekintza eta bere ondorioa; Produktu edo zerbitzu bat diseinatzetik merkatuan kontsumitzaileen esku jarri arteko prozesua, negozio bat garatzea eta bezeroen beharrak asetzea hel

merkaturatze

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
comercialización
Esparrua
enpresa

Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak ikertu eta tratatzen dituen psikiatriaren arloa.

pedopsikiatria

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
medikuntza
Gaztelaniaz
pedopisquiatría

Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak dignostikatu eta tratatzen dituen profesionala.

pedopsikiatra

Esparrua
medikuntza
Zer
lanbideak
Gaztelaniaz
pedopsiquiatra
Kategoria gramatikala
izena

Substantzia edo material batean dauden elementu eta molekula kimikoen presentzia, horien kopuruari erreparatu gabe, ikertzen duen azterketa eta horren emaitza.

analisi kualitatibo

Gaztelaniaz
análisis cualitativo
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
kimika

Auhenak edo atsekabea eta samina adierazten dituzten garrasi, kexu eta intziriak eginez.

auhenka

Kategoria gramatikala
aditzondoa
Gaztelaniaz
lamentándose

Zerbaiten ezaugarri bereziak nabarmentzeko prozesua eta horren emaitza, bere kideko eta ingurukoetatik bereizteko.

esentzializazio

Gaztelaniaz
esencialización
Kategoria gramatikala
izena

Artean eta literaturan, mitologiako gaiak eta pertsonaiak arketipo gisa baliatzea.

mitologismo

Esparrua
literatura
Gaztelaniaz
mitologismo
Kategoria gramatikala
izena

Pixa eta kaka soinean egiten duten haur txikiei eta pertsona gaigabetuei guztiz ez zikintzeko gerri inguruan jartzen zaien oihal, zelulosa edo beste material batez egindako zerrenda.

pixoihal

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
pañal

Egunkari eta aldizkarietan iritzi eta gogoeta artikuku laburrak, gehienetan zutabe gisa maketatzen direnak, idazten dituen pertsona.

zutabegile

Gaztelaniaz
columnista
Kategoria gramatikala
izena
Zer
lanbideak

Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.

zehapen-ahalmen

Gaztelaniaz
potestad sancionadora
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
estatistika

Kimu eta ernamuinei buruz, enbor eta adar azpitik ateratzen dena.

epikormiko

Gaztelaniaz
epicórmico
Kategoria gramatikala
izenondoa
Esparrua
botanika

Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.

matrize

Gaztelaniaz
matriz (matemáticas)
Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
matematika