Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Bi gaiko polinomioa; adibidez 4x-2y.
binomio
Gai bakarreko polinomioa; adibidez 4x.
monomio
Lau gai dituen polinomioa.
tetranomio
Bost gaiko polinomioa.
kintimonio
Bost gai dituen polinomioa.
pentanomio
Herrialde batean atzerritik inportatu eta atzerrira esportatu egiten diren produktuei ezartzen zaien zerga.
muga-zerga
Atzerritik herrialde batera ekarri edo atzerrira bidaltzen diren salgaiak mugatik igarotzerakoan ordaindu beharreko zerga.
muga-sari
Norbaiti gaizki egin nahiaren sentimendu bizia.
gorroto
Eredu matematiko edo estatistiko bateko parametroek har ditzaketen balioen multzoa.
espazio parametriko
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
OHZ
Puntu geografiko batzuetarako, puntu bakoitzeko koordenatuak eta altuera biltzen dituen datu-multzoa.
kota-puntu
Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua egiazkoa denean, hura baztertzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
lehen motako errore
Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua faltsua denean, hura onartzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
bigarren motako errore
Kristau apaizek meza ematean erabili ohi duten tunika luzea.
dalmatika
Elizaren zerbitzura dagoen gizona; bereziki, kristau elizan zerbitzu edo ministerio horretarako promes egin duena, hala nola apaiz, diakono eta fraideak.
elizgizon
Erakunde gisa, elizakoa edo elizari dagokiona.
eklesiastiko
Elizari dagokiona.
eklesial
Analisi diskriminatzailean, elementuak sailkatzeko aintzat hartzen diren aldagaietako bakoitza.
aldagai diskriminatzaile
Analisi diskriminatzailean, aldagai diskriminatzaileen balioak sarturik sailkapenak edo aurresanak egiteko, hartan hartzen dituen balioen arabera, erabiltzen den funtzio matematikoa.
funtzio diskriminatzaile
Espainian eta beste herrialde batzuetan, unibertsitateko ikasketak burututa eskuratzen zen titulua.
lizentziatura