Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Ezer ikusi hala izan gabe.
itsu-itsuan
Errealitatean edo praktikan gertatzen edo behatzen denarekin bat etortzeagatik errealtzat hartzen dena.
faktiko
Euri-jasa handien edo istripu baten ondorioz, ibaiek eta bestelako ur-lasterrek beren ohiko mailatik igo, gainez egin eta eremu lehorrak izaten direnak hartzea.
uraldi
Lehorra izaten den eremua uholde batek hartzea.
ur-goraldi
Leialtasunez jokatzen ez duena.
saltzaile
Zerbait erosi duena.
erostun
Mahai edo banku baten gainean zutabe bertikal bati atxikia finkatzen den zulagailua, doitasun handiko zulaketak egiteko erabiltzen dena.
zutabedun zulagailu
Ehuneko baten bitartez adierazita.
ehunekotan
Jarduera ekonomikoaren motelaldia.
dezelerazio
Portzentaje baten bitartez adierazita.
portzentajean
74 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa, trantsizio-metala, gris kolorekoa, oso gogorra eta fusio-tenperatura oso altua duena, bonbillak edo anpoilak egiteko erabilia, besteak beste.
wolfram
Iradoki edo ideiak eta sentipenak pizten dituena.
iradokitzaile
Atomo baten nukleoaren inguruan elektroiak atzeman daitezkeen eremua.
elektroi-hodei
Irakasten den gaia.
irakaspen
Irakastearen jarduera.
irakaspen
Atomo baten erdialdean kokaturik dagoen eremua, non protoiak eta neutroiak biltzen diren.
nukleo atomiko
Zerbait beste era batera adierazi.
berradierazi
Egiteko, jarduera edo proiektu bat beste era planteatu.
birformulatu
Aipatutakoak norberarengan etsipena edo amorrua sorrarazten duela adierazteko.
horixe bakarrik behar genuen
Harrigarria edo deigarria iruditu.
arreta eman