Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Irakasgai multzo txiki eta bereizia, jakintza arlo konkretu bati buruzkoa.
mikromodulu
Lagin bateko elementuak populaziotik probabilitate batzuen arabera, gehienetan zoriz edo ausaz, hautatzen dituen prozedura eta teknika.
probabilitatezko laginketa
Populaziotik lagineko elementuak zoriz edo ausaz aukeratzen dituen teknika eta metodoa.
probabilitate-laginketa
Aldatu ahala, beste bi aldagaien artean dagoen kausa-efektu edo dependentzia-erlazioa eragiten duen aldagaia.
aldagai moderatzaile
Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
mendeko aldagai
Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
aldagai aske
Beste aldagai baten balioa aurresateko erabiltzen den aldagaia, harekin erlazionaturik dagoena.
aldagai aurresale
Bideo laburra, gehienetan irudiz lagunduta abesti edo konposizio musikal bat ezagutzera ematen duena.
bideoklip
Metodo ez-probabilistikoak nahiz probabilistikoak baliatzen dituen laginketa-mota.
laginketa misto
Ikertzaileak aldagai independente gisa hartu baino kontrolatu ahal ez duen aldagaia.
aldagai atributibo
Ikertzaileak aldagai independente gisa harturik, haren balioak kontrola ditzakeen aldagaia.
aldagai aktibo
Elementu edo kategoria desberdinetarako balioak luzera desberdineko barrak elkarren ondoan jarriz adierazten dituen grafiko estatistikoa.
barra-diagrama
Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
laginketa intentzional
Ikertzaileak aurrez dituen intentzio edo asmoen arabera egiten den laginketa ez-probabilistikoa.
intentziozko laginketa
Inkestatua definitutako xede-talde edo populazioko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko prestatzen den galdera, orokorrean galdesortaren hasieran jartzen dena.
iragazki-galdera
Bigarren mailako ekuazio.
ekuazio koadratiko
Ura garraiatzeko antzinako eraikuntza, non ura grabitatez mugiarazten den, bereziki hiriak urez hornitzeko erabilia.
akueduktu
Ura toki batetik bestera eramateko erabiltzen den kanal, erreten, zanga edo hodi sistema.
akueduktu
Idazteko edo marrazteko eskuko tresna, tintaz bustitzeko metal edo beste material bateko punta zorrotz bat duena.
idazluma
Gaixoak, zaurituak eta orokorrean ospitalera eraman beharreko pertsonak garraiatzeko ibilgailua, pertsona horiei oinarrizko arreta emateko egokitua.
anbulantzia