Advanced Search
Search Results
2535 total results found
Kilogramo bateko masa bati Lurraren grabitate estandarrak eragiten dion indarra. indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilogramo-indar
Lurraren grabitate estandarrak kilogramo bateko masa bati eragiten dion indarra, indar-unitate gisa erabiltzen dena.
kilopond
Lactuca sativa, kukulu batetik ateratzen diren hosto berde zabalak dituen landarea, entsaladak prestatzeko erabili ohi dena.
uraza
<i>Cicer arietinum</i>, urteroko landare lekaduna, hazi biribil jangarriak ematen dituena; landareak ematen dituen hazia.
txitxirio
Egunean zehar, eguzkia ateratzen denetik sartu bitartean eta beraz ilun ez dagoela.
egun-argiz
Arazo txikien aurrean larritu.
putzu txikian ito
Edozein arazoren aurrean, baita txikienekin ere, larritu edo estutu.
titare bete uretan ito
Lur-eremuen jabea.
lurdun
Lur-eremua jabe den pertsona.
lur-jabe
<i>Solanum tuberosum</i>, Amerika jatorri duen urteroko landarea, haren tuberkulu jangarriak lortzeko barazki gisa hazten dena.
patata
Maiz edo askotan gertatzen den nolakotasuna.
maiztasun
Zerbait nola egin behar den azaltzen duen argibidea.
erregela
Gizaki edo pertsonetako bakoitza, bere indibidualtasunean eta besteengandik bereizita.
gizabanako
Gizaki indibiduala.
norbanako
Giro edo eguraldiari dagokionez, ekaitza dakarrena.
ekaiztsu
Proiektu edo plan bati dagokionez, hura garatu eta burutu.
exekutatu
Pertsona batez mintzatuz, trebetasun edo prestutasunik gabekoa.
ganorabako
Egin denaren edo egiteko asmoa dagoenaren balizko ondorioak kontuan izanik.
badaezpada
Mapa bati dagokionez, magnitude berdina duten puntuek osatzen duten lerroa.
isopleta
Mapa batean, magnitude baten balio berdina duten puntuak lotzen dituen lerroa, hala nola isobara, isoterma eta maila-kurba.
isolerro