Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Erregeordearen kargua.
erregeordetza
Pertsona edo erakunde batek zerbait egin edo garatzeko baldintzak bete edo gai dela egiaztatzeko jarduera.
egiaztatzegintza
Erregeordeak, erregearen ordezkari gisa, gobernatzen duen lurraldea.
erregeorderri
Erregeordeak agintzen duen aldia.
erregeordealdi
Erreginaordearen kargua eta horri dagokion jarduera.
erreginaordetza
Erreginaorde baten agintaldia.
erreginaordealdi
Xakean, hasieran erregearen ondoan jartzen den pieza eta horizontalean, bertikalean eta diagonalean, atzera eta aurrera, mugitu daitekeen pieza.
erregina
Datu kuantitatiboen multzo batean, muturreko datuak erdialdeko datu gertuenarekin berdintzea, datu atipikoen eragina baztertzeko.
winsorizazio
Lagin batetik beste lagin berriak erauztean oinarritzen den teknika estatistikoa.
birlaginketa
Legebiltzar batean alderdi bakoitzak dituen eserleku kopuruak erakusten dituen grafikoa, legebiltzarretako hemizikloek bezala forma erdizirkularra duena.
diagrama erdizirkular
Datu kuantitatibo jarraituen multzo bat klase homogeneotan banatzeko prozesua.
diskretizazio
Holografia edo hiru dimentsiotan argiaren bitartez irudiak sortzeko teknologiari dagokiona; teknologia hori erabiliz garatutakoa.
holografiko
Argia manipulatuz hiru dimentsiotako irudiak sortzeko teknologia.
holografia
Ustiapeneko kontabilitate analitiko.
kontabilitate analitiko
Hiru aldagaiko baterako datuak irudikatzeko grafikoa, diagrama kartesiar batean oinarrituta bi aldagai eta haiei puntuen tamaina aldatuz, eta horrela burbuila itxurako objektuak sortuz, hirug
burbuila-diagrama
Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
burbuila-diagrama
Aldagai batek bi dimentsiotan, gehienetan espazioan, hartzen dituen balioak irudikatzeko grafikoa.
bero-mapa
Lehen eta bederatzigarren dezilen arteko aldea, sakabanatze neurri gisa erabiltzen dena.
dezil arteko ibiltartea
Beste pertsona batzuekin batera lan baten egilea dena, bereziki artikulu, liburu edo film batena.
egilekide
Jarduera-arlo bat arautu egiten duen lege eta xedapenen multzoa, jarduera hori nola garatu behar den baldintzatzen duena.
arau-esparru