Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Delako lurraldean garatutako kultura eta historia soziala, zentzu zabalenean.
Mendebalde Urrun
Ameriketako Estatu Batuetan, XIX. mendean Misisipi ibaitik Ozeano Bareko kostaldera zabaltzen zen lurraldea, herrialdeko mugak zabaldu zituena.
Mendebalde Urrun
Mendebalde Urrun.
Mendebalde Urruti
Iraganean gertatuak ahaztu behar direla adierazteko.
joanak joan
Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
baterako probabilitate
Kondizio berdinetarako emaitza berdinak eskuratzen dituen saiakuntza edo esperimentuaren nolakotasuna, zientzia esperimentalaren funtsezko printzipiotzat hartzen dena.
errepikagarritasun
Errepikagarria denaren nolakotasuna.
errepikagarritasun
Eredu zientifiko batek aztertzen duen sisteman erlazionatzen diren aldagaietatik, bere balioa kanpotik finkatuta dakarren aldagaia.
aldagai exogeno
Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
aldagai independente
Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
aldagai dependente
Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
mendeko aldagai
Zientifikoa denaren nolakotasuna, bereziki zientziaren printzipioak betetzen dituen aldetik.
zientifikotasun
Odola edo beste koloide batean, gas- edo likido-fasetik gel edo gai likatsua bereiztea, odolaren kasua hemorragia geldiaraztea helburu duena.
koagulazio
Zikindu.
likistu
Lizuna, moral sexualaren aurkakoa.
likits
Zikina.
likits
Jendaurrean bertsotan, kiroletan edo bestelako ikuskizun batean aritzen den gizona.
plazagizon
Grapaz lotu.
grapatu
Grapatzeko erabiltzen den tresna.
grapagailu
Data jartzeko erabiltzen den tinta-zigilua, dataren eguna, hilabetea eta urtea kautxuzko pieza mugikorren bitartez aldatzen dituena.
datagailu