Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Gizabanako-talde jakin bati denboran zehar une desberdinetan jasotako datuetako bakoitza.
panel-datu
Ezagutzak eta trebetasunak ebakuatzeko diseinaturiko proba edo azterketa, non galdera bakoitzari erantzun garbi eta zuzenak dagozkion.
proba objektibo
Jasotako lagin edo kasu bakan batzuetatik ateratzen diren ondorio orokorren baliozkotasuna.
orokorgarritasun
Tarteka kartulina batean egindako zuloen bitartez, informazioa kode bitarrera bihurtzeko euskarria, informatikaren hastapenetan informazioa ordenagailuetara sartzeko erabilia.
txartel zulatu
Objektu, gertaera edo bestelako entitate bat datu bidez adieraztea.
datafikazio
Korronte elektrikoaren intentsitateraren unitatea, coulomb bat segunduko neurriaz definitzen dena.
ampere
Gorputzeko kanpoko atal bat edo horren zati bat moztea.
anputazio
Elementu, atal edo sistemen arteko lotura.
interkonexio
Delako lurraldean garatutako kultura eta historia soziala, zentzu zabalenean.
Mendebalde Urrun
Ameriketako Estatu Batuetan, XIX. mendean Misisipi ibaitik Ozeano Bareko kostaldera zabaltzen zen lurraldea, herrialdeko mugak zabaldu zituena.
Mendebalde Urrun
Mendebalde Urrun.
Mendebalde Urruti
Iraganean gertatuak ahaztu behar direla adierazteko.
joanak joan
Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
baterako probabilitate
Kondizio berdinetarako emaitza berdinak eskuratzen dituen saiakuntza edo esperimentuaren nolakotasuna, zientzia esperimentalaren funtsezko printzipiotzat hartzen dena.
errepikagarritasun
Errepikagarria denaren nolakotasuna.
errepikagarritasun
Eredu zientifiko batek aztertzen duen sisteman erlazionatzen diren aldagaietatik, bere balioa kanpotik finkatuta dakarren aldagaia.
aldagai exogeno
Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
aldagai independente
Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
aldagai dependente
Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
mendeko aldagai
Zientifikoa denaren nolakotasuna, bereziki zientziaren printzipioak betetzen dituen aldetik.
zientifikotasun