Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Beste toki batetik toki jakin batera bizitzera iristen den pertsona.
immigrante
Norbaiti atzetik edo ezkutuka egiten zaion kritika, maiz zurrumurruetan edo irudipen hutsetan oinarritzen dena.
esamesa
Eskuan eduki daitekeen egutegi txikia, alde batetik egutegia bera, eta atzealdean irudi edo publizitate-mezu bat izan ohi duena.
patrikako egutegi
Abestu egiten duena.
abeslari
Ogibidez edo zaletasunez abestu egiten duen pertsona.
abeslari
Ofizioz edo zaletasunez kantatu egiten duen pertsona.
kantari
Abeslariaren lanbidea eta jarduna.
abeslaritza
Egitura edo gauza handi eta astunen oinarri gisa erabiltzen den zurezko pieza.
asto
Angeluetako bat zuzena duen triangelua.
triangelu zuzen
Angelu bat zuzena duen triangelua.
triangelu angeluzuzen
Herritarrak ordezkatzen dituzten parlamentari izeneko ordezkari politikoek osaturiko erakunde nagusia, legeak proposatu, eztabaidatu eta onartu eta gobernuaren kontrola egiten duena.
parlamentu
Mendi bateko tontor, gailur edo puntu altuena.
mendi-tontor
Tanta txiki-txikietan erortzen den euria.
lanbro
Zerbait egiaztatu, ziurtatu edo frogatu egiten duen agiria.
egiaztagiri
Balio edo garrantzirik gabeko gauza, erabilgarria edo aintzat hartzekoa ez dena.
ahuntzaren gauerdiko eztul
Adibideak.Hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Posta bidalketa batean seilua jarrita, posta-erakundeak hori balioztatzeko tintazko tanpoiaz horren gainean jartzen duen marka.
seilu-marka
Informazioa prozesatu eta kalkuluak egiten dituen gailu analogiko, mekaniko, elektromekaniko edo elektronikoa.
ordenagailu
Kontuak edo ordainketak, kobrantzak, irabaziak, gastuak eta bestelako diru-mugimenduak biltzen dituen agiria.
kontu-liburu
Enpresa edo elkarte baten jardueran zehar gertatzen diren eragiketa finantzarioak modu ordenatu eta sistematikoan jaso eta laburtu egiten duen agiria.
kontabilitate-liburu
<i>Filicopsida</i> klaseko landarea, hosto pinatu zabalekoa, lorerik eta hazirik gabea, zeinaren espezie arruntena Euskal Herrian ohikoa den eta tradizionalki azpigarri gisa erabili den.
iratze