Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Bitartean.
bizkitartean
Hala eta guztiz ere.
bizkitartean
Zerbaiten egiletzari buruz, egilearen izena aipatu edo adierazi gabe.
anonimoki
Belarra hazten den zela edo lursaila.
pentze
Galburu, pagotxa, leka eta antzekoetatik aleak atera.
aletu
Sorta edo multzo bateko elementuak zerrendatu.
aletu
Gariaren loreak eta fruituak biltzen dituen buruxka edo adartxoa.
galburu
Lur eremu nolabait mugatua.
lursail
Banaketa estatistiko batean, datuei buruzko kokapen zehatz bat ematen duen neurria, hala nola batezbesteko bat eta gainetik edo azpitik datuen portzentaje jakin bat uzten duen balioa.
kokapen-neurri
Arestian aipatutakoari gehituz.
horrez gain
Urte bateko hilabete batetik aurreko urteko hilabete berdinarekin alderaturik magnitude batek izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
urte arteko tasa
Aspaldikoa izan.
atzo goizekoa ez izan
Adibideak: "Ez da horixe atzo goizekoa".
Bi aldagairi buruzko baterako datuak kartesiar diagrama batean puntu banaz irudikatzen dituen diagrama estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioa esploratzeko erabiltzen dena.
puntu-hodei
Adin-tarteka gizon eta emakumeen kopuruak horizontalki, alde banatara luzaturiko barren bidez, irudikatzen dituen diagrama, populazioaren osaera sexuaren eta adinaren arabera azaltzen duena.
adin-sexu piramide
Bost urteko adin-tartea, gehienetan 0-4, 5-9, 10-14, ... motakoak, pertsonen adinari buruzko datuak biltzeko erabiltzen dena.
bost urteko talde
Geologia eta geofisikara aplikaturiko estatistikaren adarra, datu espazialak eta espazio-tenporalak aztertzeko teknikak lantzen dituena.
geoestatistika
Lagin handiago batetik erauzten den beste lagina.
azpilagin
Elementu multzo bati buruz jasotako datu edo informazio kualitatibo edo kuantitatiboan oinarrituta, elementu horiek maila zenbaitetan ordenatzeko prozesua.
baremazio
Behatzen diren pertsonek behatuak direla dakiteneko behaketa mota.
behaketa ireki
Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundea, 1986an sortutakoa, erkideko autonomoko estatistika ofizialak jaso eta plazaratzea helburu duena.
EUSTAT