Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Odola edo beste koloide batean, gas- edo likido-fasetik gel edo gai likatsua bereiztea, odolaren kasua hemorragia geldiaraztea helburu duena.
koagulazio
Zikindu.
likistu
Lizuna, moral sexualaren aurkakoa.
likits
Zikina.
likits
Jendaurrean bertsotan, kiroletan edo bestelako ikuskizun batean aritzen den gizona.
plazagizon
Grapaz lotu.
grapatu
Grapatzeko erabiltzen den tresna.
grapagailu
Data jartzeko erabiltzen den tinta-zigilua, dataren eguna, hilabetea eta urtea kautxuzko pieza mugikorren bitartez aldatzen dituena.
datagailu
Ordenagailua periferiko bati konektatu edo lotzeko gailu edo bide fisikoa.
ataka paralelo
Espazio itxi batean egoteko gehiegizko irrika.
klaustrofilia
Soinuaren bolumena handitzeko tresna.
bozgorailu
Ebaluazio batean, hautagaiak edo eskatzaileak berak bere meritu eta lorpenei buruz egiten duen puntuazioa, aurrez ezarritako irizpideen arabera.
autobaremazio
Prestazioen aldetik ordenagailu arrunta, pertsona baten erabilera pertsonalerako diseinatua.
mikroordenagailu
Tapiz moduko azalera txikia, horren gainean ordenagailuaren sagua erosotasunez eta zehaztasunez maneiatzeko erabiltzen dena.
sagu-azpiko
Beste pertsona batzuekin batera lan baten egilea dena, bereziki artikulu, liburu edo film batena.
egilekide
Hezur bien arteko lotura egiten duten ehunen multzoa.
giltzadura
Bi piezen arteko lotura, haien arteko mugimendua ahalbidetzen duena.
giltzadura
Gai bat garatzeko oinarrizko ideia.
giltzadura
Beste baten gogo, iritzi edo sinesmenak partekatzen dituena; haren jarraitzailea.
gogaide
Bestelakoa eta ezberdina izatearen nolakotasuna eta izaera.
alteritate