Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Pertsonek lanpostu duina lor dezaten garatzen diren ekintzen multzoa.
laneratze
Arkatz moduko idatz-tresna, feltrozko punta tintadunarekin, margotzeko edo testuak azpimarratzeko erabiltzen dena.
errotuladore
Mahai gainean jartzekoa den egutegia.
mahaigaineko egutegi
Ikasturte bateko egun lektiboak, jai-egunak, oporraldiak eta azterketa-garaiak zehazten dituen egutegia.
egutegi akademiko
Eskola edo ikastetxe batean ikasturtean zehar dauden klase-egunak, jai-egunak eta oporraldiak zehazten dituen egutegia.
eskola-egutegi
Zerga bakoitzean zergapekoek urtean zehar egin beharreko aitorpenen hasierako eta bukaerako datak ezartzen dituen egutegia.
zerga-egutegi
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra luzatzen den urtea.
urte natural
366 egun dituen urtea, urte arruntari otsailaren 29a gaineratzen diona urte arruntak eguzki-urtearekin duen aldea zuzentzearren.
bisurte
Zerbaitek ardatz baten inguruan biratzean ateratzen duten hots desatsegina.
irrintzi
Hildako pertsona baten heriotzaren urteurrenean ospatzen den meza.
urteurreneko meza
Zerbait hezetasuna edo kiratsa kentzeko haizea edo airea har dezan atera, jarri edo egin beharrekoa egin.
haizeztatu
Zerbait gordetzeko tokia, bereziki ezkutatzeko asmoarekin.
gordeleku
Gizabanakoek eta familiek bere beharrak asetzeko epe laburrera kontsumitzen dituzten ondasun edo produktua.
kontsumo-ondasun
Oinetan oinetako edo zapatarik gabe.
oinutsik
Oinetan oinetakorik jantzi gabe.
ortozik
Ezin hobea dena; akatsik edo hutsik ez duena.
betegin
Liburu lodikotea edo handia.
liburukote
Bi datu emanda, lerro horizontal eta bertikal jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaxkan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
sarrera biko taula
Ustez esan den zerbait pertsona jakin bati egotzi.
ahotan jarri
Tunel edo galeria bidezko meategi baten sarrera.
meategi-aho