Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Datuei eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
estatistika ez-parametriko
Zerbaiti buruzko ikerketa edo azterketa jasotzenduen lan edo txostena.
azterlan
Probabilitatea kalkulatzerakoan, probabilitatea bilatzen den gertaera gauzatzen den kasu edo emaitzetako bakoitza.
aldeko kasu
Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
datu-base
Esperimentu batean kontrolatzen diren tratamenduak konbinatu eta konbinazio haietara elementuak esleitzeko modua.
diseinu esperimental
Esanahiari dagokionean.
semantikoki
Fenomeno edo prozesu elektronikoen bitartez.
elektronikoki
Baliabide digital edo informatikoak erabiliz.
elektronikoki
Esperimentu batean, aztertzen diren faktore guztietako mailak gurutzatu edo konbinatu egiten dituen diseinu esperimentala.
disenu faktorial
Ikertzaileak ezarri eta aldatzen dituen faktore edo aldagai azaltzaileen arabera aldatzen den aldagaia, faktore edo aldagai horien eragina ikertzeko behatu eta neurtu egiten dena.
erantzun-aldagai
Likidoen dentsitatea neurtzeko gailua.
dentsimetro
Aldagai independente edo azaltzaile baten eta mendeko aldagai baten arteko erlazioa ezartzen duen eredu estatistikoa, bi aldagaietarako lortutako datuetatik abiatuta estimatzen dena.
erregresio-eredu
Espazioan eta denboran existitzen den guztia.
unibertso
Ikergai den multzo edo kolektiboa osoa, nondik lagina erauziko den.
unibertso
Datu edo informazio bati dagokion aldia edo denbora, bereziki beste aldi bateko datu edo informazioarekin alderatzeko erabiltzen denean.
erreferentzia-aldi
Horien erreferentzia-aldiari jarraiki aldagai bati buruz denboran zehar zerrendatzen den datu-multzoa.
denborazko serie
Galdetegi batean, erantzun posibleen kopuru mugatua duen galdera.
galdera itxi
Galdetegi batean, edozein erantzun, mugarik gabe, onartzen duen galdera.
galdera ireki
Elementu edo objektu multzo bat kategoria edo modalitate batzuetan sailkatzeko ekintza eta horren emaitza.
kategorizazio
Esanahirik gabeko kodea, orokorrean letraz edo zenbakiz osatua, pertsona edo beste entitate bati buruzko datuak anonimoak izan daitezen datu-base bateko erregistro bakoitzean txertatzen dena.
identifikatzaile