Advanced Search
Search Results
384 total results found
Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuak akastunak edo akasgabeak diren ikusita, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
atributuzko onarpenerako laginketa
Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuen ezaugarri kuantitatibo jakin bat jasota, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
aldagaizko onarpenerako laginketa
Etapa anitzeko laginketa batean, lagindu beharreko tamaina handieneko multzo edo konglomeratuetako unitate bakoitza.
lehen mailako laginketa-unitate
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementuak hautatzerakoan hura populaziotik baztertu eta beraz berriz ere hautatu ezin daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleragabe
Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementua hautatzerakoan hura berriz ere populaziora itzuli eta beraz berriz ere hautatua izan daitekeen laginketa-mota.
laginketa itzuleradun
Bere barnean hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.
hondar bituminoso
Etapa anitzeko laginketa batean, multzo edo konglomeratu handienen barnean lagindu beharreko azpimultzoetako unitateetako bakoitza.
bigarren mailako laginketa-unitate
Arroka motako meteoritoa.
aerolito
Afaltzeko orduan, afarian.
afaritan
Harrotu, harropuztu.
panpandu
Lehenengo kuartiletik hirugarren kuartilera bitarteko ibiltartearen erdia, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
kuartil arteko ibiltarterdi
Datu-multzo batean, datu handienaren eta txikienaren batezbesteko aritmetiko sinplea, joera zentraleko neurri-gisa erabiltzen dena.
erdi-ibiltarte
Lehenengo kuartiletik hirugarren kuartilera bitarteko datuen batezbesteko aritmetikoa; %25ean moztutako batezbestekoa.
kuartil arteko batezbesteko
Lehenengo kuartilaren, medianaren eta hirugarren kuartilaren batezbesteko aritmetiko sinplea, medianari dagokion datua bi aldiz errepikatuz.
hiruko batezbesteko
Lagin-batezbesteko.
lagineko batezbesteko
Tartetan bildutako datuen estatistikoak klase-marka harturik kalkulatzen direnean proposatzen den kalkulu-zuzenketa.
Sheppard-en zuzenketa
Grabitatez bildutako izarren multzo handia, izarren arteko materiarekin batera.
galaxia
Aldagai azaltzaile batzuk eta aldagai azaldu bat linealki lotzen dituen funtzio lineala zenbatetsi egiten duen eredu eta metodo estatistikoa, aldagai horiei buruzko datuetatik abiatuta.
erregresio lineal
Banaketa baten kurtosi-neurriaren kendura banaketa normalaren kurtosi-neurriarekiko, zeinuaren arabera leptokurtikoa edo platikurtikoa den adierazten duena.
gehiegizko kurtosi
Ubidez garraiatuta txorrota edo giltzaz zabaldu eta itxi egiten den tresnatik ateratzen den ura.
txorrotako ur