Advanced Search
Search Results
12481 total results found
Buruzagi denaren jarduera eta kargua.
buruzagitza
Delako jarduera burutzen den egoitza.
buruzagitza
Txanpona edo bi alde dituen beste gauza bat botata, alde bateko edo besteko emaitza.
busti ala lehor
Zorrozteko harria.
dailarri
Dantzatzera behartu.
dantzarazi
Txontxogilo eta antzekoei buruz, dantza egiteko eragin.
dantzarazi
Denboraldi mugagabe bat igarota.
denboragarrenera
Denbora tartea, bereziki horretan jarduera bat egiten denean.
denboraldi
Egindako edo huts egindako zerbaiten ardura edo errua arintzeko justifikatu edo eskatu.
desenkusatu
Erabaki okerrak hartu edo gaizki jokatzeagatik pertsona batek beste batengandik jasotzen duen kritika zorrotza.
deskalifikazio
Kirolari batek kirol proba batetik kanporatzea, baldintzak eta arauak ez betetzeagatik.
deskalifikazio
Nazien edo ustez naziak bezalakoak direnen eta haien ideologiaren aurka ekin.
desnazifikatu
Bi kategoria edo sail baino ez bereiziz.
dikotomikoki
Zintzilikaturik edo airean jarrita, beste zerbaitekin lotuz edo eutsiz, lurrera eror ez dadin.
dindilizka
Muki urtsua.
dindirri
Zintzilik dagoen gauza ziztrina.
dindirri
Norbaitekin topo egin, harekin hizketa hasi edo adio esateko erabiltzen diren begirune eta adeitasunezko hitzak.
diosal
Doakoa, musutruk edo debaldekoa denaren nolakotasuna, ezer ordaindu ez beharra.
doakotasun
Lerro, azalera edo gorputz bi edo gehiago ebaki edo gurutzatzen diren puntua.
ebakipuntu
Lurrunketaz edo landareen transpirazioz atmosferan ur lurruna sortzeko prozesua.
ebapotranspirazio