Advanced Search
Search Results
449 total results found
Kurba batek lerro zuzenetik duen desbideratzea.
kurbadura
Gainazal kurbatu batek plano batetik duen desbideratzea.
kurbadura
Kurba edo figura geometriko bat mugatzen duen lerroa.
periferia
Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
segmentu
Koma higikorrez adierazi daitekeen zenbaki minimotik zerora bitarteko hutsuneko zenbakia, koma higikorreko aritmetikaren eraldaketa batez sortzen dena.
zenbaki azpinormal
Euklidesen postulatuetatik eratortzen den geometria, espazio fisiko arrunta egunerokoan hautematen dugun bezala irudikatzen duena.
geometria euklidear
Kartesiar diagrama batean, koordenatuen jatorritik luzatzen den ardatz horizontala, non x balio edo abzisa ezberdinak kokatzen diren.
OX ardatz
Magnitude bat bider konstante bat egitean gertatzen den aldagai-aldaketa, maiz unitate-aldaketa batekin loturik agertzen dena.
eskala-aldaketa
Magnitude bati konstante bat gehitu edo kentzean gertatzen den aldagai-aldaketa.
jatorri-aldaketa
Hirugarren mailako matrize karratu bateko determinantea modu sinple eta errazean kalkulatzeko erregela.
Sarrus-en erregela
Gai independente.
gai konstante
Polinomio batean, konstantea edo 0 mailako monomioa den gaia.
gai independente
Bigarren mailako ekuazio.
ekuazio koadratiko
Gai independente edo konstanterik ez duen bigarren mailako ekuazioa.
bigarren mailako ekuazio osatugabe
Bigarren mailako polinomio bat zerora berdinduta suertatzen den ekuazioa.
bigarren mailako ekuazio
Objektu erreal edo matematiko bat definitu eta zehazten duten datuetako bakoitza.
parametro
Bigarren mailako ekuazio osatugabe.
bigarren mailako ekuazio ez-oso
Funtzio lineal batean, aldagai independenteek balio nulua dutenean aldagai dependenteak hartzen duen balioa.
interzepto
Neurketa batean suertatzen diren zifretako bakoitza.
zifra esanguratsu
Zifra esanguratsu.
zifra adierazgarri