Advanced Search
Search Results
256 total results found
Osasunarekin loturiko zerbitzu, jarduera eta lanbideen multzoa.
osasungintza
Nerabezaroan gertatzen diren aldaketa fisologiko eta psikologikoak ikertzen dituen jakintza-arloa.
efebologia
Gaxotasun baten sintoma larrienak gertatzen diren aldia.
fase akutu
Urdailera iritsi diren elikagaien masa eta urdaileko azidoak hestegorrira igotzea.
errefluxu
Gorputzeko atal baten mugimenduaren asaldua.
diskinesia
Behin eta berriz estimulu bat jasotzearen edo gai edo substantzia bat hartzearen ondorioz, subjektu batek normala den baino erreakzio biziagoa pairatzea.
sentsibilizazio
Pertsona bati bere osasun-egoera orokorra ezagutzeko egiten zaion galdera-sorta, bereziki osasun-aseguru bat kontratatzerakoan osasun-arriskuak ezagutze aldera.
osasun-galdetegi
Hormonak jariatzen dituzten gorputzeko guruinen multzoa, hipofisiak, hipotalamoak, tiroideak, pankreak eta gonadek osatua.
sistema endokrino
Informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera osasun arretarako, hala nola telemedikuntzaren, janzgarrien eta adimen artifizialaren bitartez.
osasun digital
Osasun arreta jasotzeko mediku batekin idatzizko mezuen bitartez, ahoz edo bideoz komunikatzeko aplikazio informatikoa.
txat mediko
Gaixotasunak hartzeko arriskua txikiagotzea helburu duen medikuntzaren adarra, bereziki bizimodu eta ohitura osasungarriak garatuz.
prebentzio-medikuntza
Lan ingurunean hartu daitezkeen gaixotasunak eta lesioak prebenitu eta tratatzea helburu duen medikuntzaren adarra.
lan-medikuntza
Lan-medikuntza.
laneko medikuntza
Gaixotasun, lesio edo istripu baten ondorioz gorputzeko atal batean galdutako gaitasunak berreskuratzeko teknika eta praktika multzoa.
errehabilitazio
Desgaitasun fisikoak tratatzeaz eta errehabilitazioaz arduratzen den medikuntzaren adarra.
medikuntza fisiko
Landa eremuan bizi diren pertsonak artatzen dituen medikua.
landa-mediku