Advanced Search
Search Results
259 total results found
Erloju analogiko baten esferan, minutuak markatzen dituen orratza.
minutu-orratz
Izotza, jela.
horma
Udaberriaren ondorengo eta udazkenaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera ekainaren 21etik irailaren 21era luzatzen dena eta bero-bolada izaten dena.
uda
Udaren ondorengo eta neguaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera irailaren 21etik abenduaren 21era luzatzen dena eta zuhaitzetan hosto-galtzea dakarrena.
udazken
Udazkenaren ondorengo eta udaberriaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera abenduaren 21etik martxoaren 21era luzatzen dena eta hotza eta eguraldi nahasia ekarri ohi dituena.
negu
Neguaren ondorengo eta udaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera martxoaren 21etatik ekainaren 21era luzatzen dena eta landare eta zuhaitzen loraldia dakarrena.
udaberri
Denbora antolatzeko sistema; adibidez, egutegi gregorianoa.
egutegi
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra luzatzen den urtea.
urte natural
Urteko egun guztiak eta haiei buruzko argibideak azaltzen dituen zerrenda ordenatua, koadro edo orri multzo gisa argitaratzen dena.
egutegi
365 egun dituen urtea, bisustua ez dena.
urte arrunt
366 egun dituen urtea, urte arruntari otsailaren 29a gaineratzen diona urte arruntak eguzki-urtearekin duen aldea zuzentzearren.
bisurte
Bisurte.
urte bisustu
Mende batzuetako epealdi baterako, edozein datari dagokion asteguna zein den kalkulatzeko metodoa.
betiereko egutegi
Zaldiek atsegina, beldurra eta bestelako emozioak adierazteko muturretik atera ohi duten hots zolia.
irrintzi
Zerbaitek ardatz baten inguruan biratzean ateratzen duten hots desatsegina.
irrintzi
Urteurreneko meza.
urte-meza
Hildako pertsona baten heriotzaren urteurrenean ospatzen den meza.
urteurreneko meza
Toki jakin batean kokatzen diren unibertsitateko bateko eraikin eta lursailen multzoa.
campus
Ebakitzeko tresna baten ertz ebakitzailea.
sorbatz