Advanced Search
Search Results
13148 total results found
Asentsio-belarrarekin (Artemisia absenthium) eta beste belar batzuekin prestatzen den edari bizia.
absenta
Bi azaleren arteko irristaketaren aurkako erresistentzia.
adherentzia
Adberbio batetik eratortzen den adjektiboa; adibidez, "negu hurbila" esaldian "hurbila".
adberbio-adjektibo
Arindu, apaldu (minari edo atsekabeari buruz).
goxatu
Hegazkinak eta beste aireontziak lur hartzeko eta aireratzeko pista eta instalakuntza, aireportua baino txikiagoa.
aerodromo
Adimenez eta arrazoimenez pentsatu eta jokatzearen aldekoa.
adimenzale
Lastertasun edo korronte txikiko ibaietan, estugune batetik aterata ekarritako alubioak sortzen duen abaniko itxurako egitura.
alubioi-abaniko
Adarka egin edo adarka oldartzen dena; adarka egiteko joera duena.
adarkari
Idatzizko nahiz ahozko komunikazioan adeitasuna adierazten duen esapide edo hitz-multzoa.
adeitasun-esapide
Musikan, artean edo literaturan, eta artista bati buruz, abangoardiari jarraitzen diona.
abangoardista
Azterketa estatistiko mota bat, aldez aurretik datuei buruzko hipotesirik edo modelorik ezarri gabe bereziki tresna grafikoak eta estatistiko sinpleak baliatzen dituena.
datuen analisi esploratzaile
Agama generoko narrastia, muskerraren antzekoa, gehienbat Afrikan bizi dena.
agama
Aditz baten partizipio burutuaren edo -tzen eta -tzeko atzikien ondoren, horretarako gogokotasunezko joera adierazteko.
zale
Zerbait bere ingurunetik bereizita aztertu, haren funtsa aurkitzeko asmoz.
abstraitu
Bere barruan hutsuneak dituen adreilua, adreilu arrunta baino isolamendu hobea duena.
adreilu huts
Administrazio-prozedura jakin baten garapenean jaso eta bildu diren agirien multzoa, jasotako informazioa, hartutako erabakiak eta burutu diren jarduketak azaltzen dituztenak.
administrazio-espediente
"Adi ezazu" aginterazko aditzaren forma trinkoa.
adizu
Abar edo adar asko dituena.
abartsu
Adierazten duen zera erakutsi edo seinalatu egiten duen adjektiboa; adibidez, "etxe hau" esaldian "hau".
adjektibo erakusle
Lehia asmorik gabe edo lehiaketatik kanpo egiten den aurkarien arteko kirol saioa.
adiskidantzazko partida