Skip to main content
Advanced Search
Search Terms
Content Type

Exact Matches
Tag Searches
Date Options
Updated after
Updated before
Created after
Created before

Search Results

2677 total results found

Egitura, sistema eta prozesu biologikoen diseinua ingeniaritzan, arkitekturan eta beste alorretan aplikatzen duen teknologia-arloa.

bionika

Esparrua
teknologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
biónica

Fenomeno edo gertaera baten aurrekarien multzoa eta inguruko egoera, hura ulertu, interpretatu eta baloratzeko baliatzen dena.

testuinguru

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
contexto [social, polñitico, económico, ...]

Dirua, bitxiak eta baliozko gauzak gordetzeko kutxa, giltzaz edo gakoz itxi eta irekitzen dena.

kutxa gotor

Gaztelaniaz
caja de caudales
Zer
tresnak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
caja fuerte

Denboraren poderioz finkatzen joan eta zuzenbidean iturri gisa aplikatzen diren ohitura eta usadio juridiko idatzi gabeen multzoa.

ohiturazko zuzenbide

Esparrua
zuzenbidea
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
derecho consuetudinario

Klima, orokorrean eta eskualde jakin batean, horren ezaugarriak, bilakaera eta hura eragiten duten faktoreak ikertzen dituen zientzia.

klimatologia

Ingelesez
climatology
Gaztelaniaz
climatología
Kategoria gramatikala
izena
Zer
zientziak

Hodei multzo trinkoak dakarren euri jasa eta haizete bortitza, horrekin batera tximistak eta trumoiak eragiten dituena.

ekaitz

Esparrua
meteorologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
tormenta

Urrutitik eta telekomunikazio teknologiak eta bereziki Internet erabiliz egiten den lana.

telelan

Esparrua
enpresa
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
teletrabajo

Lanaldia hasi eta bukatzeko orduak eta lan denbora zehaztasunez finkatzen ez dituen lan ordutegia.

ordutegi malgu

Gaztelaniaz
horario flexible
Esparrua
enpresa
Kategoria gramatikala
izena

Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde edo probintzietako bakoitza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, lurralde horiek foru propioaz gobernatu eta kudeatzeko duten ahalmenari errefe

foru lurralde

Sinonimoak
territorio foral
Esparrua
politika
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
territorio histórico

Argudiaketa eta baliabide narratibo edo erretoriko gisa, etsenplu edo adibideak garatzeko prozesua eta horren emaitza.

etsenplifikazio

Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
ejemplificación

Zeltiar hizkuntzen azpimultzoa da, Europako mendebaldeko uharte eta kostaldean garatua, irlandera, gaelera, manxera eta bretoiera biltzen dituena.

hizkuntza goideliko

Gaztelaniaz
lengua goidélica
Sinonimoak
hizkuntza gaeliko
Esparrua
hizkuntzalaritza
Kategoria gramatikala
izena

Jesus Nazaretekoaren miraria, non bost ogi eta bi arrainetatik hura jarraitzen zuten jende talde bati jaten eman zion, haietatik ogi eta arrain ugari sortuz.

ogi eta arrainen ugalketa

Esparrua
erlijioa
Gaztelaniaz
multiplicación de los panes y los peces
Kategoria gramatikala
izena

Hizkuntza orokorrean nahiz hizkuntzak partikularrean, haien jatorria, bilakaera, egitura eta erabilera aztertzen dituen diziplina teoriko eta zientifikoa.

hizkuntzalaritza

Kategoria gramatikala
izena
Esparrua
hizkuntzalaritza
Zer
zientziak
Gaztelaniaz
lingüística

Jatetxe, taberna edo antzeko establezimendu batean azkar prestatu eta baita ere azkar jaten dena, bertan jan edo eramateko eta gehienetan merkea.

janari laster

Kategoria gramatikala
izena
Ingelesez
fast food
Gaztelaniaz
comida rápida

Urbanismoa, hots hiriak eta horien antolamendua, landu eta ikertu egiten duen pertsona aditua.

urbanista

Zer
lanbideak
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
urbanista

Bitarteko eta teknologia konplexuak erabiliz erauzten den petrolioa, bereziki hondar bituminosoetatik eta eskistoetatik erauzten dena.

petrolio ez-konbentzional

Antonimoak
petrolio konbentzional
Antonimoak
petrolio konbentzional
Esparrua
geologia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
patróleo no convencional

n elementuko bi multzoen n bidern matrize erako antolamendua, non errenkada eta zutabe bakoitzean elementuak behin bakarrik agertu eta gelaxka guztietan elementu-bikote ezberdinak diren.

karratu greko-latindar

Esparrua
matematika
Kategoria gramatikala
izena
Ingelesez
Greco-latin square
Gaztelaniaz
cuadrado grecolatino

Herrialde batean, estatuaren eta bertako familia eta enpresen eskari agregatua.

barne eskari

Esparrua
ekonomia
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
demanda interna

Finantzekin eta orokorrago diruarekin loturik dagoena, hala nola aurrezki, inbertsio, banku eta burtsarekin.

finantzario

Esparrua
ekonomia
Gaztelaniaz
financiero
Kategoria gramatikala
izenondo

Asteko zazpigarren eta azken eguna, bariku edo larunbataren hurrena eta astelehenaren aurrekoa.

domeka

Euskalkia
bizk
Sinonimoak
igande
Tesaurus
tiempo
Kategoria gramatikala
izena
Gaztelaniaz
domingo