Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Populazioko elementu batzuei bertatik erauziak izateko probabilitate handiagoa ematen dien edonolako laginketa mota.
gainlaginketa
Aldagai bati buruzko datuak konstante batez biderkatu edo zatitzea, aldagaiak hartzen dituen balioak eskala berri batera aldatzeko.
berreskalatze
Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
datu zirkular
Pertsona baten altuera haren pisuarekin zatituz kalkulatzen den obesitate-indize edo adierazlea.
gorputz-masaren indize
Banaketa estatistiko batean, maiztasun edo probabilitate txikienarekin gertatzen den balioa, gehienetan banaketaren muturretan kokatzen dena.
antimoda
Artxibo bat kudeatu eta bertako dokumentuak zaindu egiten dituen pertsona.
artxibozain
Hitza betetzen dutenetakoa izan.
hitzekoa izan
Beste bati hitzeman edo promes egindakoa bete edo egin.
hitza bete
Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
aktuario
Bi aldagaien arteko erlazioa aztertzean, bestea baino lehenago gertatu edo gauzatzen den aldagaia eta horregatik aldagai independentetzat hartzen dena.
aurretiko aldagai
Haur jaioberriek izen bereko osasun-proban lorturiko puntuazioa, 0, 1 edo 2 puntu emanez bihotzeko erritmoa, arnasa, gihar-tonua, estimuluarekiko erantzuna eta azalaren kolorea ikusita.
Apgar puntuazio
Denborazko serie batean, aldagaiaren aldi bakoitzeko balioa aldagai bereko iraganeko balioekin lotzen dituen eredu estatistikoa.
eredu autorregresibo
Bizitzaren zientzietara, hala nola biologiara, medikuntzara edo albaitaritzara aplikaturiko estatistika.
bioestatistika
Eskuindar bilakatu.
eskuindartu
Erlojuaren aurka korrikalari, txirrindulari eta antzekoek maldan gora egiten duten saioa.
kronoigoera
Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.
koordenatu kartesiar
Aldagai multzo batean gezi edo antzekoen bitartez haien arteko kausa-efektu erlazioak zehazten dituen diagrama.
diagrama kausal
Jasotako datuen maiztasunen eta haientzat proposatzen den eredu estatistikoak ematen dituen maiztasun teoriko edo esperotakoen arteko distantzia, diskrepantzia edo aldearen neurria.
khi-karratu estatistiko
Klase-tarte bateko muga, behekoa edo goikoa.
klase-muga
Historiara aplikatzen estatistika, bereziki datu ekonomikoen azterketarekin loturik.
kliometria