Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Egoera.
aurkintza
Gizakiak entzuteko gauza ez den soinu akutua, maiztasun handiko uhinek sortutakoa.
ultrasoinu
Aurrez armada inbaditzaile batek mendean hartutako lurraldeak bertako edo jatorriko herriak edo haren mesedetan diharduen armadak edo talde armatuak berriz ere bereganatzea.
birkonkista
Indarrez kendutako eskubideak berreskuratzea.
birkonkista
Mendi eta antzeko eremuei buruz, zuhaitz edo landaredirik gabea; lur soila dena.
bipil
Adorea duena; adorez jokatzen duena.
bipil
Enpresa edo beste erakunde batek eman dituen mailegu eta antzeko finantzaketa-tresnen bolumen edo guztizko zenbatekoa.
mailegu-kartera
Aztarna arkeologikoen ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen dituen estatistikaren adarra.
arkeometria
Zelulak aztertzen dituen zientziaren adarra.
zitologia
Ehun biologiko batean, zelulak murgilduta dauden ingurunea, non zelulak mugitu eta beste zelulekiko interakzioa egiten duten.
zelulaz kanpoko matrize
Nazio batzuk biltzen dituena.
plurinazional
Lilura faltsua.
ispilukeria
Haurrentzako ipuinak amaitzeko formula.
hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan
Zerbait esateari buruz, berehala, bat-batean.
hitzetik hortzera
Diskurtso mota bati eta hitz jakinei buruz, behin eta berriz edo etengabe esan edo erabiltzen direla adierazteko.
hitzetik hortzera
Gatazka bat konpontze aldera, hitzarmena, konpromisoa edo akordioa.
hautsi-mautsi
Aldabera edo maiz aldatzen denaren nolakotasuna.
aldaberatasun
Aise barkatzen duena.
barkabera
Bereziki pertsonez mintzatuz, aldarte, umore, iritzi edo jokabide aldakorra duena.
aldabera
Aise barkatzen duenaren nolakotasuna.
barkaberatasun