Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Aldagaiak lotzen dituen eredu estatistiko batean, aldagai independenteen arteko korrelazio handiak eraginiko distortsioa, haien arteko banakako efektua isolatzea eragozten duena.
kolinealitate
Estatuko estatistika-agentziek eta administrazio publikoek jaso, esatutu eta plazaratzen dituzten datu-multzoetako bakoitza, bereziki datu ekonomikoak edo demografikoak biltzen dituena.
estatistika ofizial
Elementu batzuen artean jasotako aldagaien batezbestekoek osatzen duten puntua.
zentroide
Azterketa estatistiko mota bat, aldez aurretik datuei buruzko hipotesirik edo modelorik ezarri gabe bereziki tresna grafikoak eta estatistiko sinpleak baliatzen dituena.
datuen analisi esploratzaile
Aldagai batek hartzen dituen balio ezagunetatik kanpo aurresan bat egitea eta horren ondorioa.
estrapolazio
Tartetan bildutako datuen estatistikoak klase-marka harturik kalkulatzen direnean proposatzen den kalkulu-zuzenketa.
Sheppard-en zuzenketa
Aldagai estatistiko batek beste aldagai batek hartzen duen balio jakin bati buruz hartzen duen batezbestekoa.
batezbesteko baldintzatu
Aldagai batek sail batzuetan hartzen dituen balioen portzentajeak barra banaren bitartez adierazten dituen diagrama, sail bakoitzeko barra zatiak bata bestearen gainean jarriz.
barra-diagrama pilatu
Irudi geometriko simetriko batean, puntu simetrikoak distantzia berera uzten dituen lerroa, halako eran non irudia ardatz horren inguruan biratuz gero, irudia ez den aldatzen.
simetria-ardatz
Bi balio baino hartzen ez dituen aldagaia.
aldagai bitar
Bi moda dituena.
bimodal
Aldagai edo magnitude batean gertatzen den aldaketa positiboa.
gehikuntza
Desberdina izatearen egoera.
desberdintza
Bi adierazpen aljebraikok edo bi kopuruk balio desberdinak dituztela adierazten duen adierazpen matematikoa.
desberdintza
Kategoria desberdinetarako egindako barra-diagrametako barrak elkarren ondoan jartzen dituen grafikoa, haiek modu erosoan alderatzeko.
barra-diagrama anizkoitz
Aldagai dependente bat eta hura azaltzeko aukeraturiko aldagai independente batzuk erlazionatzen dituen eredu estatistikoa.
erregresio anizkoitz
Informazioaren bilketan edo behaketan jasotako datu-unitate edo maila txikiena.
mikrodatu
Maila txikiagoko datuak agregatuz edo bateratuz osaturiko datua.
datu agregatu
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuak bi kategoriatan sailkatzeko prozesua eta horren ondorioa.
dikotomizazio
Delako datu-multzoak osatzeko metodo, prozedura eta jardueren multzoa.
estatistika ofizial