Advanced Search
Search Results
2847 total results found
Tenplu erromaniko eta gotikoetan, presbiterioa eta absidea kanpotik inguratzen dituen eliza barruko korridorea, fededunen joan-etorriak bideratzeko eratua.
girola
Jaurtitzen den zerbait iristen den punturainoko distantzia.
irismen
Jaurtitzen den zerbait heltzen den punturainoko tartea.
helmen
Zerbaiten eraginpean dagoen eremuaren neurria.
irismen
Zerbaiten eragina heltzen den eremuaren neurria.
helmen
Denbora- edo espazio-tarte berdintsuez.
erregularki
Nekazaritzako jardueretarako baliatzen diren lursail, instalakuntza eta langileen multzoa, unitate tekniko eta ekonomiko bat osatzen dutenak.
nekazaritza-ustiapen
Limurtzaile.
seduktore
Diru kopuru handia.
dirutza
Handia den diru-kopurua.
diruketa
Baretzea; barealdia.
jabaldura
Barealdia.
jabalaldi
Zerbait kontatu edo gertatu dena adierazteko ekintza; ekintza horren emaitza.
kontaketa
Kontatu edo zenbatzeko ekintza eta horren emaitza.
kontaketa
Bi multzoren arteko erlazioa, non abiaburu multzoko elementu orori helburu multzoko elementu bakar bat dagokion, bereziki multzo horiek zenbakizkoak direnean.
funtzio
Bi magnituderen arteko erlazio matematikoa, non magnitude bateko balioa bestearen mendean dagoen.
funtzio matematiko
Delako gauzen multzoa.
ondasun
Diru asko duen pertsona edo familia.
dirudun
Beste multzo baten partea den edo horren barruan dagoen elementu edo azpimultzoaren ezaugarria.
partekotasun
Zuzenaren Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
zuzenaren ekuazio orokor