Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Datu-multzo jakin eta konkretu bati aplikatzen zaizkion teknika edo prozedura estatistikoen multzoa, haietatik informazio jakingarria erauzteko asmoz.
tratamendu estatistiko
Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuei aplikaturiko aldagai-aldaketa baten emaitza, 50 puntuko batezbestekoa eta 10 puntuko desbideratzea izan ditzan.
T puntuazio
Puntuak emanez eta gehituz egindako ebaluazioa.
puntuazio
Maiztasun edo probabilitate handienak mutur bietan dituen banaketa estatistikoa.
U itxurako banaketa
Ekoitzitako edo erositako produktu-unitateen lote baten gainean egindako laginketa, zeinaren bitartez lotea onartu edo errefusatu behar den erabakitzen den.
onarpenerako laginketa
Adostu, itundu, hitzartu.
hizpatu
Hizpatzeko ekintza eta horren ondorioa; itun, hitzarmen edo akordioa.
hizpaketa
Hizpaketa egin duena.
hizpaketagile
Erabat zoriz mugitzen den partikula batek planoan edo espazioan jarraitzen duen mugimendua; mugimendu horri dagokion ibilbidea.
higidura browndar
Pertsonen bizitzak deskribatzen dituzten gertaera garrantzitsuenei buruzko estatistika, hala nola jaiotzak, ezkontzak, ugalkortasuna eta heriotzak jasotzen dituena.
bizitza-estatistika
Elementu batzuen bi dikotomiaren araberako sailkapena, hala nola pertsonen artean sexuaren eta lanik gabe egotearen arabera, 2x2 kontingentzia-taula batean jaso daitekeena.
dikotomia bikoitza
Populazioko elementu guztiak zerrendatu eta behatzen dituen ikerketa mota.
ikerketa exhaustibo
Esparru denborazko edo geografiko zabal eta zehazgabe batean edo modu lausoan definituriko populazio batean garatzen den laginketa mota.
laginketa estentsibo
Erleak atxikitzeko ontzia.
kofoin
Aurreko norabidean mugituz edo mugiaraziz.
aurrerantz
Atzeko norabidean mugituz edo mugiaraziz.
atzerantz
Egunkari eta antzekoetan zutabeak, kronika edo iritzi artikuluak alegia, idazten dituen pertsona.
zutabelari
Banaketa estatistiko bat maiztasun edo probabilitate bereko zati kopuru jakin batean banatzen dituzten balioetako bakoitza.
kuantil
Zoriz edo ausaz gertatzen dena.
estokastiko
Parte, zati, neurri edo kopuru handienari erreparatuz.
gehienbat