Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Sexu harremanetan eta kitzikadura egokiaren edukita, orgasmora heltzeko zailtasun iraunkorra edo ezintasuna.
anorgasmia
Arrak semen, esperma edo hazia isurtzea.
eiakulazio
Horma bateko neurrietara espreski moldaturik fabrikatu den altzaria, hormara itsatsi edo iltzatzen dena.
horma-altzari
Tiraderak baino ez dituen altzaria.
tiradera-altzari
Aulkia bera mugitu gabe, eserlekua birarazi daitekeen aulkia, esertzen den pertsona aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerrera begira jartzeko, nahi den angeluan.
aulki birakari
Oinarri kurbatuari esker, eseritzen den pertsonari atzera eta aurrera kulunkatzeko aukera ematen dion aulki edo besaulkia.
kulunkaulki
Egunero egitekoak eta hitzorduak programatu eta antolatzeko aplikazio informatikoa.
agenda digital
Erakunde batek digitalizazio arloan garatu asmo dituen proiektuen multzoa.
agenda digital
Lurraldean dauden mugarri edo seinale finkoetako bakoitza, koordenatu geografiko zehatzekin, beste erpin geodesikoekin osatzen duen sareari esker mapak eratzeko erreferentzia gisa erabilia.
erpin geodesiko
Datu-multzoen ezaugarri oinarrizkoenak deskribatu egiten dituen estatistikaren adarra, teknika kuantitatibo sinpleak eta grafikoak baliatzen dituena.
estatistika deskribatzaile
Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruz ezartzen den balio-tarteetako bakoitza, non datuak bildu egiten diren haien zenbaketa egiteko.
klase-tarte
Klase-tarte baten luzera, tarteko goi muga ken behe muga eginez kalkulatzen dena.
klase-zabalera
Zerbaiten ondoren eta horren kausaz gertatzen dena.
ondorio
Informazio batetik logikoki eratortzen den proposizioa.
ondorio
Leinu bateko ondorengo pertsona.
ondorio
Leinu bateko ondorengo pertsonen multzoa.
ondorio
Baldintzazko perpausetan, protasi edo baldintzaren ondorengo atala.
ondorio
Hornitu egiten duena.
hornitzaile
Erakunde, enpresa edo gizabanako bati produktuak edo zerbitzuak eskaini eta saldu egiten dizkiona.
hornitzaile
Lotura.
binkulazio