Advanced Search
Search Results
2821 total results found
Aurrezkia inbertsiora bideratzen duen entitate edo erakunde baimendua.
finantza-entitate
Aurrezkia inbertsiora bideratzen duten enpresa edo erakundea.
finantza-bitartekari
Aurrezkia jaso eta inbertsiora bideratzen duen erakunde baimendua.
finantza-erakunde
Enpresa bateko sarrerak eta gastuen, likideziaren, kaudimenaren eta orokorrean baliabide finantzarioen jarraipena egiten duten jardueren multzoa.
kontrol finantzario
Toki bateko luzaroko eguraldi joera.
egurasti
Toki edo eremu bateko luzaroko eguraldiaren joera eta ezaugarrien multzoa.
klima
Finantzetan eta aseguruetan arriskuak aztertzeko metodo matematiko eta estatistikoak baliatzen dituen jakintza-arloa eta jarduera profesionala.
aktuariotza
Parte hartzaileen indarrak eta trebeziak, bereziki fisikoak, neurtzeko garatzen den jokoa.
norgehiagoka
Indarrak eta trebeziak neurtzeko elkarrekiko lehian.
norgehiagoka
Elkarrekiko lehian.
norgehiagokan
Behin eta berriz ekinez.
arian-arian
Engainatu edo gezurraren bitartez norbaitengandik zerbait lortu.
porrua sartu
Pertsona, gizarte edo kultura batek munduari edo errealitateari buruz eratzen duen irudikapena.
mundu-ikuskera
Hondakin organikoak aparte bildu eta birziklatzeko erabiltzen den edukiontzia.
organiko-edukiontzi
Adierazten dena jakinda.
ohartuki
Salgai kopuru handietan egiten den merkataritza.
handizkako merkataritza
Gobernatzen duen pertsona talde txikia.
oligokrazia
Emakumeen gerria eta bularraldea hartzen dituen azpiko jantzi estua.
gerruntze
Ogia, arrautzak eta baratxuria uretan edo saldatan egosiz prestatzen den platera, neguko plater gisa ohikoa Espainian.
baratxuri-zopa
Itsaslasterrek eta ibaiek ekarritako sedimentuen metatzea kostaldearen inguruetan, itsasoaren mailaren gainetik gehienetan forma luzea osatuz azaleratzen dena.
kostaldeko kordoi