Advanced Search
Search Results
348 total results found
Lagin-batezbesteko.
lagineko batezbesteko
Tartetan bildutako datuen estatistikoak klase-marka harturik kalkulatzen direnean proposatzen den kalkulu-zuzenketa.
Sheppard-en zuzenketa
Grabitatez bildutako izarren multzo handia, izarren arteko materiarekin batera.
galaxia
Aldagai azaltzaile batzuk eta aldagai azaldu bat linealki lotzen dituen funtzio lineala zenbatetsi egiten duen eredu eta metodo estatistikoa, aldagai horiei buruzko datuetatik abiatuta.
erregresio lineal
Banaketa baten kurtosi-neurriaren kendura banaketa normalaren kurtosi-neurriarekiko, zeinuaren arabera leptokurtikoa edo platikurtikoa den adierazten duena.
gehiegizko kurtosi
Ubidez garraiatuta txorrota edo giltzaz zabaldu eta itxi egiten den tresnatik ateratzen den ura.
txorrotako ur
Momentu zentral.
momentu zentratu
Zorizko aldagai edo aldagai estatistiko batez mintzatuz, batezbestekorako distantziaren potentzia baten itxaropena edo batezbestekoa, banaketa estatistikoa ezaugarritzen duena.
momentu zentral
Kolinealitate anizkoitz.
multikolinealitate
Erregresio eredu batean, erregresore edo aldagai azaltzaileen arteko korrelazio handia.
kolinealitate anizkoitz
Gizon homosexuala.
gay
Aleatorizatu edo elementu sorta baten esleipena edo ordenatzea zoriz egitearen ekintza eta horren ondorioa.
aleatorizazio
Aleatorizazio.
zorizkoketa
Aleatorizazio.
zorizkotze
Aleatorizazio.
ausazkotze
Populazio edo multzo oso baten ezaugarriak modu fidagarri eta egokian islatzen dituen lagin estatistikoa.
lagin adierazgarri
Erregularra ez den elementu jakin batzuen segida eta beraz aurresanezina dena.
zorizko segida
Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.
geologia
Norbera edo aipatzen diren pertsonak jaio edo bizi ez diren herrialdea; herrialde horien multzoa.
atzerri
Ingurune biologiko batean, nutrienteen kantitate handia.
eutrofia