Advanced Search
Search Results
673 total results found
Praka bakeroa.
galtza bakero
Urteko hamaikagarren hilabetea, urriaren ondorengoa eta abenduaren aurrekoa.
zemendi
Erraustu edo zerbait, bereziki gorpuak, gorpuzkiak eta zaborra, guztiz erre eta errauts bihurtzeko gailu edo instalakuntza.
errauskailu
Zilarra landu eta zilarrezko objektuak egiten dituen pertsona.
zilargile
Zilargilea.
zilargin
Zuzenbidean eta legeetan aditua den pertsona.
legelari
Legezko auzi batean parte den pertsona bat aholkatu, defendatu eta ordezkatu egiten duen pertsona kualifikatua.
abokatu
Administrari edo bulegariaren jarduera.
administraritza
Frantziako diru ofiziala, euroa indarrean sartu zen arte.
libera
Altzairuzko tresna, burdin, zur edo beste material baten aurka igurtziz hura higatu edo leuntzeko erabiltzen dena, tresnaren azaleraren gainean dauden ildaska edo pikorren bitartez.
lima
Likidoa tantaka isurtzeko beirazko tresna, batzuetan tantak erorarazteko estutu beharreko gomazko anpulua itsatsita duena.
tanta-kontagailu
Unibertsitate bat maila gorenean zuzentzen duen pertsona.
errektore
Parrokia bat zuzentzen duen apaiza.
erretore
Unibertsitateko fakultate bateko burua.
dekano
Lau hortzetako goldea, lurraren lehen goldaketa egiteko erabiltzen dena.
lauhortz
Zazpi hotzetako goldea, erein aurreko lurra prestatzeko erabiltzen dena.
zazpihortz
Oihu edo garrasia.
lekaio
Kanpotik gorputz edo substantzia baten tenperatura neurtzeko gailua.
pirometro
Haizearen abiadura neurtzeko gailua.
anemometro
Espazio-ontzi bateko tripulatzailea.
astronauta