Advanced Search
Search Results
2821 total results found
Iritzia adierazi, iritzia plazaratu.
iritzia agertu
Iritzia adierazi edo azaldu.
iritzia eman
Dorre edo eliza baten goialdeko erremate edo amaierako elementua, kono, piramide, gezi edo orratz formakoa eta puntan amaitzen dena.
xapitel
Eliza gotikoak goialdean errematatatu ohi dituen xapitela edota piramide, kono edo gezi formako egitura, altua, zorrotza eta trazeria ugari izaten duena.
xapitel gotiko
Hilerri eta elizetako hilobietatik ateratako giza hezurrak gordetzen diren lekua.
hezurtegi
Oinez ibiltzen laguntzeko tresna, bi kirten eta bi gurpilez osatua.
eskorga
Aurrealdean gurpil bat edo bi, erdialdean ontzi moduko barrunbe zabala edo plataforma bat eta atzean bultzatzeko bi kirten dituen eskuko ibilgailua.
eskorga
Eskuz eramaten den orga edo gurdi txikia, gurpil bakarrekoa edo bikoa, bi heldulekuarekin, eta gauza txikiak garraiatzeko erabiltzen dena.
orgatila
<i>Clupea</i> espezieetako arraina.
sardina zahar
<i>Clupea</i> espezietako arraina, luzea eta obalatua, Ipar Atlantikoan bizi dena sarda handiak osatuz eta gatzitua jan ohi dena.
sardinzar
Ura edo ardoa gordetzeko buztinezko ontzia.
kantaru
Eliza gotiko eta erromaniko batzuetan presbiterioa eta absidea inguratzen dituen korridore erdizirkularra, sinestunen prozesioak bideratzeko eratua.
deanbulatorio
Kolore batzuetan margotuta dagoena.
polikromatu
Bereziki artelan eta artisau-lanez mintzatuz, kolore anitzekoa.
polikromo
Lan ingurunean hartu daitezkeen gaixotasunak eta lesioak prebenitu eta tratatzea helburu duen medikuntzaren adarra.
lan-medikuntza
Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber hiru egin.
kubora jaso
Izan behar den edo egin behar den horrekin loturikoa.
deontiko
Zurezko egitura goratua, publiko baten aurrean hitzaldiak edo ikuskizunak egiteko erabiltzen dena.
oholtza
Xaflatan banatu daitekeena.
xaflagarri
Material bati buruz, xafletan erraz banatu daitekeena.
xaflakor