Advanced Search
Search Results
14006 total results found
Elkarri eskua emanez, gehienetan eskubikoa, pertsonen artean egiten den agurra.
esku-emate
Begien bistan, agerian.
aho-ahoan
Musu ematean, ahoak guztiz elkartuz.
aho-ahoan
Masailak gorrituta dituena.
musugorri
Musugorri.
musu-gorri
Jokabide edo ekintza lotsagarri eta gaitzesgarria.
lotsagarrikeria
Etxe, lokal eta eraikinetako sarreretan aterkiak jartzeko jarri ohi den ontzi zilindriko luzea.
aterkiontzi
Objektu pertsonal txikiak, hala nola giltzak, dirua eta agiriak, eramateko erabiltzen den poltsa txikia, larruzkoa edo antzeko material batez egindakoa eta bereziki emakumeek eramaten dutena.
eskupoltsa
Aipatu denaren inguruko zalantzak edo horren ziurgabetasuna adierazteko.
Jainkoak daki
Jainkoaren laguntzarekin, Jainkoak nahi badu.
Jainkoa lagun
Jainkoaren laguntzarekin, Jainkoak nahi badu.
Jainkoak onez
Erregua edo protesta adierazteko.
Jainkoarren
Erregua edo protesta adierazteko.
Jainkoagatik
Egunaren hasieran agurtzeko.
egun on Jainkoak
Miresmena, harridura edo mina adierazteko.
Jainko maitea
Hura baieztatzen duten kristau konfesioetan, Hirutasunaren lehen pertsona, munduaren Sortzailea dena.
Jainko Aita
Irakurtzeko gela, horretarako mahaiak eta aulkiak dituena, gehienetan liburutegi edo ikastetxe batean.
irakurgela
Etxebizitza batean, senideak eta lagunak elkartzeko gela, eserleku erosoekin, aisialdirako, berriketan egon edo atseden hartzeko erabiltzen dena.
egongela
Etxebizitza batean, otorduetan jateko erabiltzen den gela, mahai zabal batez eta aulkiez hornitua.
jangela
Ikastetxe, lantoki eta antzekoetan, ikasle eta langileek otorduak egiteko erabiltzen duten gela zabala.
jangela