Advanced Search
Search Results
11890 total results found
Irakurtzeko gela, horretarako mahaiak eta aulkiak dituena, gehienetan liburutegi edo ikastetxe batean.
irakurgela
Etxebizitza batean, senideak eta lagunak elkartzeko gela, eserleku erosoekin, aisialdirako, berriketan egon edo atseden hartzeko erabiltzen dena.
egongela
Etxebizitza batean, otorduetan jateko erabiltzen den gela, mahai zabal batez eta aulkiez hornitua.
jangela
Ikastetxe, lantoki eta antzekoetan, ikasle eta langileek otorduak egiteko erabiltzen duten gela zabala.
jangela
Lo egitean batzuetan ahotik ateratzen den arnas-soinu berezia.
zurrunga
Zurrunga edo lo egitean ahotik ateratzen den arnas-soinu berezia eginez.
zurrungaka
Lan egiteko gela, bereziki bulego gisa erabiltzen dena.
langela
Sudurretik edo ahotik arnasa hartzen den aldietako bakoitza.
arnasaldi
Zerbaitetik ondorioak atera.
ondorioztatu
Espazioak girotzeko musika era jarraituan transmititu eta zabaltzeko teknologia eta zerbitzu telematikoa; zerbitzu hori jasotzeko gailua.
hari musikal
Bat-batean, une batetik bestera.
brastakoan
Gizaki eta beste ugaztun batzuengan, bekokiaren alde banatara eta belarrien aurrean dagoen buruko aldea, gizakien kasuan sakonune txikia duena.
loki
Zalantzarik gabe, erabakitasunez.
deblauki
Guztiz, erabat.
deblauki
Gogorki, indarrez.
bortizki
Ohez horniturik, lo egiteko prestaturik dagoen gela.
logela
Begiak, ahoa, eskuak edo gorputzeko beste atal bat mugituz egiten den keinua.
imintzio
Pertsona-talde bat imintzioak eginez. Kredituak: Segarc12. Wikimedia-Commons
Imintzioak eginez.
imintzioka
Eraso, oldarra.
akometadura
Auto, autobus, kamioi eta beste ibilgailu batzuetan, gidaria haizetik babesteko kabinaren aurreko beirazko leiho zabala.
haizetako