Advanced Search
Search Results
12483 total results found
Zapore bizia duena.
zaporetsu
Beste pertsonekin harremanak erraz egiten dituena.
gizartekoi
Barruan pieza txikia duen metalezko bolatxo hutsa, mugitzean hots berezia ateratzen duena eta, besteak beste katu, txakur eta beste animalia batzuen lepoan jartzen dena.
kaskabilo
Probabilitatez definitu, eratu edo egiten dena.
probabilistiko
Inguruko pertsonek erretzen duten tabakoaren kea edo horren substantziak iraunkorki arnastea.
tabakismo pasibo
Pertsona batek kontzientziarik gabe eta estimuluei erantzuten ez diela gertatzen den egoera klinikoa, non soilik bizirik irauteko oinarrizko funtzio fisiologikoak baino ez dituen garatzen.
egoera begetatibo
Itxaropenak dituena.
itxaropentsu
Itxaropenak ematen dituena.
itxaropentsu
Itxaropenez.
itxaropentsu
Nonbait edo beste gauza batzuekin batera dagoenaren egoera.
presentzia
Milizia edo talde militar bateko kidea.
miliziano
Organo kolektibo eta hautes-zerrendetan, emakume eta gizon kopuru jakin presentzia ziurtatzen duen kuota.
genero-kuota
Kazkabarra edo txingorra indar handiz botatzen duen aldia.
harri-erauntsi
Kopuru edo emaitza bat aurkako kopuru edo emaitza batekin berdindu edo orekatu.
konpentsatu
Arroka magmatiko.
harri magmatiko
Arroka igneo.
harri igneo
Esamoldeak, atsotitzak edo esaera zaharrak eta arruntean erabiltzen diren esaldiak aztertzen dituen jakintza-arloa da.
fraseologia
Arroka batean gertatzen den haustura, hautsi diren zeharkako zatien mugimendurik gabekoa.
diaklasa
Arroka batean zehar tarte erregularretan eta norabide berean gertatzen diren diaklasa edo hausturetako bakoitza.
diaklasa sistematiko
Zerbait egoera batetik beste egoera batera aldatu, berez nahiz zerbaitek edo norbaitek eraginda.
bilakatu