Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Bere burua azkartzat eta jakituntzat izan baina azkenean ezjakin eta ergel hutsa denaren aurkakoa.
biboa uste eta baboa izan
Isurkarientzako ontzi, gordailu eta antzekoetan, haien ertzeetan ezartzen den ezpain moduko kurbadura, isurkaria kanpoko azaleran zehar zabal ez dadin.
isurketa-ezpain
Glaziarrekin loturiko fenomeno klimatiko eta geologikoen multzoa.
glaziarismo
Lurralde batean, beste hizkuntza batzuekin batera ofiziala den hizkuntza.
hizkuntza koofizial
Lurralde edo eremu administratibo batean, ofiziala ez den eta beraz administrazio publikoarekin harremaneta eta hezkuntza arloan onartzen ez den hizkuntza.
hizkuntza ez-ofizial
Azido laktikoaren presentzia odolean, gizakiengan balio normaltzat 10-15mg/l dituena.
laktazidemia
Azido urikoaren presentzia eta kantitatea odolean.
urizemia
Foeniculum vulgare izen zientifikoa duen landare aromatiko jangarria, unbela gisako infloreszentzia duena.
mihilu
Erraz egosten dena.
egosbera
Kilikekin oso sentikorra dena.
kilikabera
Pertsona bati buruz, bereziki sentikorra edo oso arduratsua dena.
kilikabera
Haizearen batez besteko abiadura berdina duten puntuak lotzen dituen kurba geografikoa.
isanemona
Hitzak, lexikoak eta hiztegiak nola osatu eta horien esanahia eta erabilera ikertzen dituen jakintza-arloa.
hiztegigintza
Odolaren zirkulazioaren etena organismoaren zati batean.
iskemia
Ikuskizun musikal-dramatikoetarako gidoiak, libretoak alegia, idazten dituen pertsona.
libretista
Figura plano bati buruz, forma desberdina izaniki, beste baten perimetro berdina duena.
isoperimetriko
Isoperimetriari dagokiona.
isoperimetriko
Luzera bereko bi alde dituen poligonoa.
isoszele
Ura edo beste isurkari bat jaso, bideratu eta beste norabait garraiatzeko naturalki edo artifizialki sortutako bide edo konduktua.
hustubide
Isurkariak bideratu eta beste nonbait isurtzeko bidea edo hodia.
isurbide