Advanced Search
Search Results
288 total results found
Industria-produktuetako bakoitza duen prezioa; industria-produktuen multzo batek duen prezio-maila orokorra.
industria-prezio
Aldi baterako soldatapekoen portzentajea soldatapeko guztiekiko.
aldi baterako enplegu-tasa
Errenta-talde aberatsetatik beste errenta-talde batzuetarako errenta-transferentzia, desparekotasun ekonomikoak murrizte aldera.
aberastasunaren birbanaketa
Herrialde batez mintzatuz, aurrezki pribatua, familiek egiten dutena alegia, gehi aurrezki publikoa, estatuko diru-sarrerak ken irteerak alegia.
nazio-aurrezki
Nazio-aurrezki.
aurrezki nazional
Aktibo higigarriek ematen duten etekina edo errenta, hala nola banku-kontu eta gordailuen interesak, akzioen dibidenduak, inbertsio-funtsetako etekinak eta kidekoak.
kapital higigarriaren etekin
Oharra: Bereziki Errentaren gaineko Zergaz mintzatuz erabiltzen da.
Hazkunde ekonomiko mugagabearen iraunkortasun-eza, bereziki ingurumenean eta baliabide berriztaezinetan sorrarazten dituen arazoengatik, baieztatzen duen teoria ekonomikoa.
desazkunde
Sistema ekonomikoen iraunkortasuna aztertzen duen diziplinarteko jakintza-arloa.
ekonomia ekologiko