Advanced Search
Search Results
438 total results found
Bost gai dituen polinomioa.
pentanomio
Eredu matematiko edo estatistiko bateko parametroek har ditzaketen balioen multzoa.
espazio parametriko
Elementu batzuk biltzen dituen multzo bat, haiekin osaturiko elementu-bikoteetarako haien arteko distantzia adierazten duen funtzio bat definitzen den.
espazio metriko
Hiperbola batean, ardatz nagusiaren edo erpinak lotzen dituen zuzenkiaren erdibitzaileko zuzenkia, zeina zenbat eta handiagoa izan orduan eta hiperbola eszentrikoagoa sortzen duen.
ardatz irudikari
Bessel-en ekuazio diferentzialaren soluzio kanonikoak diren funtzioetako bakoitza.
Bessel-en funtzio
Tarte itxiko funtzio jarraitu batek muturretako balioak berdinak baditu, tarte barruan deribatu nuluko balioren bat badela frogatzen duen teorema, mutur erlatiboak aurkitzeko baliatzen dena.
Rolle-ren teorema
Harekiko diferentzia ezabatuz zenbaki adierazgarri edo ulergarriago batera borobildu den zenbakia, zati dezimala ezabatuz edo azken zifra esanguratsuak saihestuz.
zenbaki biribil
Funtzio baten ez-jarraututasuna puntu jakin batean.
etendura
Problema matematiko baten ebazpena; ebazpen horren azken emaitza.
soluzio
Proportzionaltasun alderantzizko.
alderantzizko proportzionaltasun
Bi magnituderen arteko erlazio kuantitatibo mota, non magnitude batek balio jakin batez biderkatzen denean, beste magnitudea balio berdinarekin zatitzen denean.
proportzionaltasun alderantzizko
Bi multzoen arteko erlazioa, zeinaren arabera multzo bateko elementu orori beste multzoko elementu bakar bat dagokion.
aplikazio
Zatiketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza; zatitzaile izeneko kantitatea zatikizun izeneko kantitate zenbat bider den adierazten duena.
zatidura
Zatidura.
koziente
Hiru parametro dituena.
triparametriko
Bi parametro dituena.
biparametriko
Antzinako Erroman erabilitako zenbaki-sistemako zenbakia, latindar alfabetoko letra batzuekin adierazi eta egun ere testuinguru batzuetan, hala nola mendeak irudikatzeko, baliatzen dena.
zenbaki erromatar
Ezezaguna berreketa bateko berretzaile gisa duen ekuazioa, oinarri konstantearekin.
ekuazio esponentzial
Ezezaguna logaritmo bateko oinarri edo argumentu gisa duen ekuazioa.
ekuazio logaritmiko
Ezezaguna polinomioen zatiketa bateko izendatzailean duen ekuazioa.
ekuazio arrazional