Advanced Search
Search Results
452 total results found
Frantziako diru ofiziala, euroa indarrean sartu zen arte.
libera
Altzairuzko tresna, burdin, zur edo beste material baten aurka igurtziz hura higatu edo leuntzeko erabiltzen dena, tresnaren azaleraren gainean dauden ildaska edo pikorren bitartez.
lima
Likidoa tantaka isurtzeko beirazko tresna, batzuetan tantak erorarazteko estutu beharreko gomazko anpulua itsatsita duena.
tanta-kontagailu
Unibertsitate bat maila gorenean zuzentzen duen pertsona.
errektore
Parrokia bat zuzentzen duen apaiza.
erretore
Unibertsitateko fakultate bateko burua.
dekano
Lau hortzetako goldea, lurraren lehen goldaketa egiteko erabiltzen dena.
lauhortz
Zazpi hotzetako goldea, erein aurreko lurra prestatzeko erabiltzen dena.
zazpihortz
Oihu edo garrasia.
lekaio
Kanpotik gorputz edo substantzia baten tenperatura neurtzeko gailua.
pirometro
Toki eta epe jakinetan izandako euri kopurua neurtzeko gailua.
plubiometro
Haizearen abiadura neurtzeko gailua.
anemometro
Espazio-ontzi bateko tripulatzailea.
astronauta
Lanbide gisa aulkiak egiten dituen pertsona.
aulkigile
Aulkigile denaren lanbidea; aulkien ekoizpena.
aulkigintza
Saskiak ekoiztea; saskigilearen lanbidea.
saskigintza
Otarreak egitea; otargilearen lanbidea.
otargintza
Lainoztatzeko erabiltzen den gailua.
lainoztagailu
Hego Amerikako herrialdea, Argentina eta Brasil artean.
Uruguai
Hego Amerikako ipa mendebaldeko herrialdea, Venezuela, Brasil, Ekuador eta Perurekin muga egin eta kostaldeak dituena Karibe itsasoan eta Ozeano Barean.
Kolonbia