Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Izarak eta etxerako oihalak, orokorrean.
mihiseria
Agenda fisikoen antzera, egunero egin beharrekoka, hitzorduak eta antzekoak erregistratu eta antolatzeko gailu elektronikoa.
agenda elektroniko
Une bakoitzean pertsona bakar batek erabil dezakeen ordenagailua, pertsona arrunt baten beharretarako ekoitzi eta moldatutakoa.
ordenagailu pertsonal
Aise edo maiz gaixotzen dena.
gaixobera
Edonolako testu edo kode bati buruz, letrak edo zenbakiak baino ez dituena.
alfanumeriko
Gatazka edo lehia batean, beste baten aurka diharduena.
aurkari
Sexu harremanetan eta kitzikadura egokiaren edukita, orgasmora heltzeko zailtasun iraunkorra edo ezintasuna.
anorgasmia
Arrak semen, esperma edo hazia isurtzea.
eiakulazio
Deribatuta, aurrez ezarritako funtzio bat ematen duen funtzioa.
jatorrizko funtzio
Horma bateko neurrietara espreski moldaturik fabrikatu den altzaria, hormara itsatsi edo iltzatzen dena.
horma-altzari
Laginketa sistematikoan lehenengo hautespen-tartetik zoriz aukeratzen den elementua.
zorizko abiaburu
Tiraderak baino ez dituen altzaria.
tiradera-altzari
Aulkia bera mugitu gabe, eserlekua birarazi daitekeen aulkia, esertzen den pertsona aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerrera begira jartzeko, nahi den angeluan.
aulki birakari
Oinarri kurbatuari esker, eseritzen den pertsonari atzera eta aurrera kulunkatzeko aukera ematen dion aulki edo besaulkia.
kulunkaulki
Egunero egitekoak eta hitzorduak programatu eta antolatzeko aplikazio informatikoa.
agenda digital
Erakunde batek digitalizazio arloan garatu asmo dituen proiektuen multzoa.
agenda digital
Lurraldean dauden mugarri edo seinale finkoetako bakoitza, koordenatu geografiko zehatzekin, beste erpin geodesikoekin osatzen duen sareari esker mapak eratzeko erreferentzia gisa erabilia.
erpin geodesiko
Datu-multzoen ezaugarri oinarrizkoenak deskribatu egiten dituen estatistikaren adarra, teknika kuantitatibo sinpleak eta grafikoak baliatzen dituena.
estatistika deskribatzaile
Klase-tarte baten luzera, tarteko goi muga ken behe muga eginez kalkulatzen dena.
klase-zabalera
Zerbaiten ondoren eta horren kausaz gertatzen dena.
ondorio