Advanced Search
Search Results
6914 total results found
Arteak (Quercus ilex) dauden tokia.
artadi
Artoa landatu den soroa.
artadi
Toki batean dauden elementu natural eta artifizialen multzoa, paisaia eratu eta ekologia eta giza eta gizarte bizitza baldintzatzen duena.
ingurune fisiko
Mendiek inguratutako sakonunea, bertako eta inguruetako elurra bildu eta glaziar bat elikatzen duena.
glaziar-zirku
Glaziar batek garraiatutako sedimentuen multzoa.
morrena
Glaziar-mihirik gabeko glaziarra, bere hedadura glaziar-zirkura mugatzen duena.
zirkuko glaziar
Aditu-ihes.
aditu-jario
Norbait zerbait egitera edo zerbait gertatzera edo izatera behartzen dela adierazten duen aditza.
aditz arazle
Sistema, prozesu edo eremu fisiko bati buruz, beroaren transferentzia ahalbidetzen ez duena.
adiabatiko
Mendi-maldatik behera jotzen duen haizea, goiko airea hotzagoa eta beraz dentsoagoa izateagatik edota, eskala handiagoan, mendiko aurkako hegaletik jotzen duen haizea mendian behera doanean.
haize katabatiko
Mendian gora doan haizea, egunean zehar goiko aire beroagoak dentsitate txikiagoa izateagatik sortzen dena.
haize anabatiko
Atmosferan dauden presio eta tenperatura aldaketen ondorioz gertatzen den airearen higidura.
haize
Ikasle batek berea ez den ikastetxe batean egiten duen ikastaldi antolatua, ikastearekin batera bertako kultura eta giroa bizitzea ere helburua duena.
ikasle-truke
Eskultura bati buruz, urrez eta boliz estalitako zurez egindakoa; delako eskultura-teknikari dagokiona.
kriselefantino
Zutabe edo estatua bat eusten duen oinarri zilindriko edo laukizuzena.
idulki
Glaziar baten mugimenduaren ondorioz, izotzak harrien gainean utzitako arrastoa, irekidura luze baten itxurakoa.
glaziar-ildo
Erliebe baten oinarrian egon ohi den malda txikiko pendiza.
glazis
Herrestan.
herrestaka
Mendi bateko pendiz edo aldatsa.
mendi-hegal
Duela 550-270 milioi urte bitartean Lurraren hegoaldeko masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinentea, azkenik iparreko paleokontinenteekin bat eginik Pangea osatu zuena.
Gondwana