Advanced Search
Search Results
535 total results found
Bayes-en teoreman oinarrituta, parametro estatistiko ezezagunei buruzko probabilitateetatik abiaturik, haiek eskuratu diren datuen arabera moldatuta eskuratzen diren probabilitateetako bakoit
probabilitate bayestar
Doikuntzaren egokitasun.
doikuntzaren ontasun
Estimatutako eredu estatistiko batek datuekiko duen adostasun-maila.
doikuntzaren egokitasun
Aldagai estatistikoaren beste balio guztiak baino maiztasun handiagoa duen balioa.
moda absolutu
Moda absolutua izan gabe, aldagai estatistikoaren inguruko balioek baino maiztasun handiagoa duen balioa.
moda erlatibo
Lagin-tamainatik abiaturik histograma eratzeko tarte kopuru egoki bat ematen duen formula (Herbert Sturges, 1926).
Sturges-en erregela
Lagin bateko datuetatik populazio bati buruzko ezaugarriak ondorioztatzeko teknika kuantitatiboen multzoa.
inferentzia
Probabilitatea eta bestelako tresna matematikoak erabiliz, lagin bateko datuetatik populazio oso baten ezaugarriei buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
inferentzia estatistiko
Inferentzia estatistiko.
estatistika inferentzial
Balio ezberdin asko, teorian infinituraino, har ditzakeen aldagai estatistikoa.
aldagai jarraitu
Balio ezberdin gutxi har ditzakeen aldagai estatistikoa; adibidez seme-alaba kopurua familia batean eta ikasturte batean ikasle batek gainditu gabe utzi duen irakasgai kopurua.
aldagai diskretu
Populazio baten ezaugarria edo ezaugarri-multzoa, modalitate batzuen arabera jasoa edo balio zehatzen bitartez neurtua.
aldagai estatistiko
Dimentsio edo ezaugarri bakarra jasotzen duen aldagai estatistikoa edo zorizko aldagaia.
aldagai dimentsiobakar
Pertzentil.
zentil
Zenbakiz neurtzen duen neurketa-eskala, partikularzki tarte-eskala eta arrazoi-eskala.
zenbakizko eskala
Zenbakizko eskala.
zenbaki-eskala
Dentsitate-histograma.
histograma normalizatu
Azalera 1 balioa duen datuen histograma, zutabeen altuerak maiztasun erlatiboak zati klase-zabalera eginez kalkulaturik, histograma dentsitate-funtzio batekin alderatzeko aukera ematen duena.
dentsitate-histograma
Partikularzki, parametro baten balio ezezaguna kuantifikatu, lagin bateko datuetan oinarrituta.
zenbatetsi
Parametro ezezaguna zenbatetsi edo estimatzeko lagin-datuetan oinarrituako formula.
zenbatesle