Advanced Search
Search Results
673 total results found
Animalia urlehortar ornoduna, lehorrean jauzika ibiltzeko atzeko hankak luzeak dituena eta zentimetro gutxi batzuetako neurria izaten duena.
igel
Hamarka gutxi batzuk bidaiari errepidez garraiatzeko prestaturiko gurpildun ibilgailua.
autobus
Delako kolorea bera.
gorri
Zenbakiak, multzoak, figura geometrikoak, haien arteko erlazioak eta hortik eratortzen diren beste entitate abstraktoak ikertzen dituen jakintza-arlo logiko-deduktiboa.
matematika
Eskura dauden baliabideak eta ondasunak eskasak direla aintzat harturik, giza beharrizanak nola asetzen diren aztertzen duen zientzia.
ekonomia
Frantziako hizkuntza nagusia, latinetik eratorria, Frantziak antzina kolonizatu edo Frantziatik etorritako migratzaileak jaso dituen munduko hainbat lurraldeetan ere mintzatzen dena.
frantses
Mitologia eta folklore batzuetako itsasoko izaki mitologiko femeninoa, orokorrean gazte, eder eta ahots goxokoa, gerritik behera hanken ordez arrain baten isatsa duena.
itsaslamina
Lanerako zamarra.
jipoi
Bularra eta bihotza babesten duen hezur luzea, toraxean goitik behera luzatzen dena.
bularrezur
Odolean behar edo komeni den globulu gorri kopuru txikiagoa eta horrek dakarren nahasmendua.
anemia
Opilak labera sartzeko erabiltzen den pala.
adaro
Pala gisako tresna, labeko errautsak eta bestelako zakarrak jasotzeko erabiltzen dena.
adaro
Oinetakoak janzten laguntzeko tresna.
adar
XIX. mendean zehar, Ipar Euskal Herrian, bereziki Sara inguruan, maiz erabilitako golde mota.
adareta
Uraren pareko konposatu kimikoa, uraren bi hidrogeno atomoen ordez, bi deuterio isotopo dituena.
ur astun
Bi atomo hidrogenoz eta bi atomo oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa, itxuraz uraren oso antzekoa, oso oxidatzailea eta nahiko ezegonkorra dena.
ur oxigenatu
Argi artifiziala igortzen duten gailua, hala nola bonbilla edo anpoilak eta tutu fluoreszenteak.
lanpara
Lanpara eta luminarien argi-fluxua neurtu eta kolorearen ezaugarriak aztertzeko gailua.
Ulbricht-en esfera integratzaile
Delako argi-iturria eutsi egiten duen aparatu edo gailua.
lanpara
Argi-iturri bat eutsi, elektrizitatez elikatu eta horren argia bideratu egiten duen aparatua.
luminaria