Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Zeruan une jakin batean dauden hodeien multzoa.
hodeitza
Pertsonei buruz, triste ez zegoena tristura sentitu.
tristatu
Tristura eragin.
tristatu
Larruazalean edo ilean egiten den ukipen samurra, plazera eman edo maitasuna adierazteko.
fereka
Ferekak edo laztanak egin.
ferekatu
Zatiak egiten dituena.
zatitzaile
Zatiketa batean, zatikizuna zatitu beharreko kopuruetako bakoitza.
zatitzaile
Zatiketa batean, zatitu beharreko kopuru osoa.
zatikizun
Zerbait zatitzeko ekintza eta horren ondorioa.
zatiketa
Kopuru bat beste kopuru bateko zatitan banatuz suertatzen diren zatien kopurua kalkulatzeko eragiketa matematikoa.
zatiketa
Zatiki batzuez mintzatuz, haiek partekatzen duten izendatzaileetako bakoitza.
izendatzaile komun
Zatiki jakin batzuez mintzatuz, haie izendatzaileen multiplo komun txikiena, haien batuketa edo kenketa ahalik eta modu laburrenean emateko erabiltzen dena.
izendatzaile komun txikien
Zenbaki bat bere balioarekin behin eta berriz hainbat aldiz biderkatzeko eragiketa matematikoa.
berreketa
Berreketa batean, hainbat aldiz behin eta berriz bere balioarekin biderkatu beharreko zenbakia.
berrekizun
Gehitu, erantsi.
berretu
Zenbaki bat bere balioarekin behin eta berriz hainbat aldiz biderkatu.
berretu
Berretu, gehitu edo erantsi alegia, egiten duena.
berretzaile
Berreketa batean, zenbaki bat bere balioarekin biderkatu beharreko aldi kopurua.
berretzaile
Berreketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza.
berretura
10 zenbakia oinarri duen logaritmoa.
logaritmo hamartar