Advanced Search
Search Results
13893 total results found
Irakurtzeko modua.
irakurbide
Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
perpendikular
Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duen zuzen edo planoa.
perpendikular
Zuta edo norabide bertikala duena.
perpendikular
Zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
elkarzut
Elkarzut.
elkartzut
Beste zuzen edo plano batekiko elkarzut izan edo angelu zuzena osatzen duenaren nolakotasuna.
elkarzutasun
Elkarzutasun.
perpendikulartasun
Poligono edo solido bati buruz, angelu guztiak berdinak dituena.
angeluberdin
Poligono edo beste figura geometriko bati buruz, angelu guztiak zorrotzak dituena.
angeluzorrotz
0 gradu duen angelua.
angelu nulu
90 gradu baino gutxiago duen angelua.
angelu zorrotz
90-180 gradu bitarteko angelua.
angelu kamuts
180 gradu dituen angelua.
angelu lau
Eskatutako produktuak eta gaien zerrenda bezeroari entregatu zaizkiola ziurtatzen duen agiria.
emate-agiri
Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu zuzena, 90 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
angelu osagarri
Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu laua, 180 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
angelu betegarri
Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenaren zatietako bakoitza.
zuzenerdi
Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenerdietako bakoitza, bestearekin jatorri-puntua eta zuzena partekatzen dituena.
aurkako zuzenerdi
Ingurune edo objektu bat zenbateraino dagoen hotz edo bero neurtzen duen magnitude fisikoa.
tenperatura