Advanced Search
Search Results
7526 total results found
Mendi batzuek osatzen duten unitate geografikoa, haien artean dauden haran, ordoki, ibai eta aintzirekin batera.
mendikate
Ondoz ondoko mendi batzuek osatzen duten lerro edo zerrenda.
mendilerro
Harri soltez estalita dagoen eremua.
harritza
Norabait heldu edo sartzeko bideetako bakoitza.
hurbilbide
Pirinioetan, altuera handian dagoen aintzira txikia, antzinako glaziar batek sortua.
iboi
Mendikate edo mendilerro batean dauden ondoz ondoko eta gertuko gailur eta arkaitzen multzoa.
gailurreria
Gailurreria.
gailur-lerro
Alboko ertzak behera begira jartzen diren teila.
gailur-teila
Salamandridae familiako Europako anfibioa.
gailurretako uhandre
Nepalgo biztanlea, Himalaiako goi-mendietara igotzeko laguntza eskaintzen duena, garai batean bidea erakutsiz eta gaur egun bereziki mendizaleen zamak bizkarrean garraiatuz.
xerpa
Bereziki lehia politikoan, epe laburreko etekinak ateratzearren amarrutan ibiltzeko joera eta jokabidea.
taktizismo
Beste hitz batzuetatik eratorri eta haiekiko elkarketaz osatzen ez den aditza.
aditz bakun
Lexema edo hitz batzuen elkarketaz osaturiko aditza.
aditz elkartu
Landare batzuen hosto gorena.
gailur-hosto
Etxe edo eraikin bat edo horren egitura bukatuta egiten den festa.
gailur-festa
Objektu zuzenik hartu ezin duen aditza.
aditz iragangaitz
Objektu zuzena har dezakeen aditza.
aditz iragankor
Hizkuntza batean aditzak osatzeko erregela guztien multzoa.
aditz-sistema
Hitz-elkarketan, nukleoa edo erreferente nagusia, mugatzaile edo osagarri batekin osatuko dena.
mugakizun
Mugak jartzeko ekintza eta horren ondorioa.
mugaketa