Advanced Search
Search Results
12483 total results found
Alde bat partekatu eta beste aldeak zuzen berean dauden angeluetako bakoitza, bi angeluak batera 180 graduko angelua osatzen duten eran.
angelu auzokide
Bi zuzen ebakitzean sortzen diren lau angeluetatik aurkakoak diren neurri bereko angeluetako bakoitza.
erpinez aurkako angelu
Figura geometriko batean, beste angelu baten neurri berdina duen angelua.
angelu kongruente
Beste angelu baten neurriarekin gehituta eta horrekin alderatuta, 360 graduko neurria ematen duen angelua.
angelu konjugatu
Hippocampus generoko arrain txikia, zaldiaren antzeko burua duena.
hipokanpo
Ugaztunen burmuineko egitura, memoriarekin eta orientazioarekin loturiko funtzioak dituena.
hipokanpo
Etxe, etxalde edo lur sail bat errentan edo alokairuan hartzen duen pertsona.
maizter
Botila, flasko eta antzeko ontzietako ahoan sarturik dagoen kortxozko tapoia kentzeko tresna.
kortxo-kentzeko
Ikono edo irudien arbuio edo gaitzespena.
ikonofobia
Baloreak (akzioak eta orokorrean finantza-titulu negoziagarriak) saldu eta egiten diren merkatua, eskariaren eta eskaintzaren arabera haiei buruzko kotizazioak zehazten dituena.
balore-merkatu
Pertsona baten adorea edo kemena.
balore
Aurrerapenaren edo aldaketa sozialaren aurka dagoen jarrera politikoa.
erreakzionarismo
Sozietate baten akzio edo bestelako finantza-titulu negoziagarria.
balore
Negoziatu egin daitekeena.
negoziagarri
Balore-titulu bati buruz, prezio baten trukean besterendu egin daitekeena.
negoziagarri
Negoziatu egin daitekeenaren nolakotasuna.
negoziagarritasun
Balore-tituluak negoziatu eta prezio baten trukean besterendu edo eskualdatzeko propietatea, diru likidoa bihurtzeko.
negoziagarritasun
Hezi, mantsotu edo menderatu ezin daitekeena.
heziezin
Heziezina denaren nolakotasuna.
heziezintasun
Akzio, bono edo bestelako titulu batean ezartzen den hasierako prezio edo zorra.
balio nominal