Advanced Search
Search Results
12490 total results found
Magnitude ekonomiko baten balioa prezio korronteetan, une jakin bateko prezioetan alegia.
kopuru nominal
Une bateko prezioetan baloraturiko ondasun baten prezioa edo errenta baten zenbatekoa.
balio nominal
Une bakoitzean ordaindu beharreko prezioa, inflazioak eragindako prezio-igoerak barneharturik.
prezio korronte
Inflazioaren efektua ezabatu zaion prezioa.
prezio erreal
Abioi edo hegazkinak pilotatzen dituen pertsona.
abiadore
Erradiazio elektromagnetiko baten intentsitatea neurtzeko gailua.
aktinometro
Partikularzki, eguzkiaren argiaren intentsitatea neurtzeko gailua.
aktinometro
Klima izaki bizidunengan duen eragina aztertzen duen jakintza-arloa.
bioklimatologia
Bideojokoei dagokiena.
bideoludiko
Soinurik gabeko zinema, aktoreen mugimenduak eta keinuak baino erakusten ez dituena, bereziki zinemaren historiako hasieratik 1929ra artekoa.
zinema mutu
Sozialismoari edo horren aldeko korronte politikoari dagokiona.
sozialista
Sozialismoaren jarraitzailea.
sozialista
Azalera batean egindako hutsuneen gainetik idazgailu bat pasaraziz, hutsune horietako forma duten karaktere, ikur eta lerro bereziak marrazteko tresna.
normografo
Idazteko tresna.
idazgailu
Angelu guztiak zorrotzak, 90 gradu baino txikiagoak alegia, dituen triangelua.
triangelu zorrotz
Triangelu zorrotz.
hiruki zorrotz
Kolpe bortitza eta horren ondorioz sortutako hotsa.
danbateko
Kolpe bortitza nahiz horren ondorioz sortutako hotsa.
danbada
Danbadak edo kolpe gogorrak eginez.
danbadaka
Partikularzki, kanpaikada, tiro edo leherketa baten hotsa.
danbada