Advanced Search
Search Results
14166 total results found
Figura plano bati buruz, forma desberdina izaniki, beste baten perimetro berdina duena.
isoperimetriko
Isoperimetriari dagokiona.
isoperimetriko
Luzera bereko bi alde dituen poligonoa.
isoszele
Ura edo beste isurkari bat jaso, bideratu eta beste norabait garraiatzeko naturalki edo artifizialki sortutako bide edo konduktua.
hustubide
Isurkariak bideratu eta beste nonbait isurtzeko bidea edo hodia.
isurbide
Material-masa bat malda handiko pendiza batetik erortzean, malda txikiko azalera lau batera heltzean sortzen den metaketa, kono itxurakoa.
deiekzio-kono
Partikularzki, uharra ibarreko lautadara iristean sorrarazten den alubioen metaketa, kono itxurakoa.
deiekzio-kono
Uhar bateko urak ibarrera iritsita, hark dakartzan material solidoen metaketa, deiekzio-kono moduan.
alubioi-kono
Lastertasun edo korronte txikiko ibaietan, estugune batetik aterata ekarritako alubioak sortzen duen abaniko itxurako egitura.
alubioi-abaniko
Arroka batean dauden zirrikitu eta arrakaletan sortzen den izotzaren indarrak eragiten duen haustura eta meteorizazio-prozesua.
gelifrakzio
Ezusteko edo gertaera bat-bateko larri batek eragiten duen uneko izua.
izualdi
Iruzur egin edo engainatzeko ekintza edo jokabide maltzurra.
amarru
Engainatu edo iruzur egiteko ekintza edo modua.
trikimailu
Arroka bateko arrakaletako ura izotz bihurtzean gertatzen den haustura-fenomenoa; fenomeno horren emaitza.
krioklastismo
Zerbait egiteko modu edo teknika burutsua.
trikimailu
Engainatzeko ekintza edo modua.
trikimaina
Zerbait egiteko modu eraginkor eta aldi berean berezia.
trikimaina
Multzo edo espazio batean topologia bat definitu.
topologizazio
Komunitate judu bateko buru erlijiosoa, testu sakratuak interpretatu, otoitza eta ospakizunak zuzendu eta laguntza espirituala ematen duena, besteak beste.
errabino
Eskualde lehorretan euri-jasa handietako urak jasotzen dituen ibilgua, erdian ubide estua baina alde banatara ertz lau zabalak dituena.
euri-bide