Advanced Search
Search Results
13901 total results found
Populazioaren ezaugarriak oker islatzen dituen lagina, bereziki hura zoriz behar bezala ez jasotzeagatik.
lagin alboratu
Eskualde bateko mapa, azpieskualde edo eremuak haietako bakoitzean suertatzen den aldagai estatistiko baten balioaren arabera koloreztatu edo bete egiten dituena.
koropleta-mapa
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/5=%20ko maiztasun edo probabilitateko bost tartetan banatzen duten lau balioetako bakoitza.
kintil
Oharrak Kintil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo kintila, bigarren kintila, hirugarren kintila eta laugarren kintila.
Aldagai batek bi dimentsiotan, gehienetan espazioan, hartzen dituen balioak irudikatzeko grafikoa.
bero-mapa
Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
datu zirkular
Antzinako Grezian, beste polis edo hiri batzuen hiriburua.
metropoli
Kolonia bati buruz, haren nazio menderatzailea.
metropoli
Erregresio eredu lineal batean, aldagai aurresale baten balioa biderkatzen duen koefizientea, aldagai horrek aldagai azalduan duen eragina jasotzen duena.
erregresio-koefiziente
Esanguratsu edo adierazgarri denaren nolakotasuna.
esanguratasun
Aurrez ezarritako hipotesien arabera, zoriz nekez edo probabilitate txikiarekin gertatzen denaren eta beraz hipotesi horiek baztertzea ekar dezakeenaren nolakotasuna.
esanguratasun
Barrabil, gizonaren hankarteko forma biribileko guruin genitalak, zeinen gainean zakila dagoen.
potro
Egin beharreko lanak eta orokorrean ardurak gehiegizko lasaitasunez, larritu gabe, hartzen dituen gizona.
potro handi
Ardurak arin eta larritu gabe hartzen dituen pertsona.
gibel handi
Zirkunferentzia baten lerroaren ibilbidea jarraiki egiten den higidura edo unformea.
higidura zirkular
Denetarako aitzakia izan.
aterik adina maratila eduki
Esangura edo esanahia duenaren nolakotasuna.
esanguratsu
Aurrez ezarrtiako hipotesiak oinarritzat harturik, probabilitate txikia duen eta beraz zoriz nekez gertatzen dena.
esanguratsu
Nabarmen, garrantzitsu, kontuan hartzeko.
esanguratsu
Barrenak astindu.
barruak astindu
Asaldatu, asko larritu edo aztoratu.
barrenak astindu