Advanced Search
Search Results
13368 total results found
Merkurio bolumen handiagoa duen termometroa, tenperatura aldaketa txikiak neurtzeko erabiltzen dena.
Beckmann-en termometro
Ardatz ortogonalak dituen erreferentzia-sistema batean, ardatz ortogonal horietako bakoitza beste erreferentzia-sistema ortogonal batekiko norabidea zehazten duen hiru angeluetako bakoitza.
Euler-en angelu
Organismoak uretan murgiltzean, organismoaren poroetatik mineralak sarturik eta ura kanporaturik garatzen den fosilizazio-prozesua.
permineralizazio
Irudi mikroskopikoak hiru dimentsiotan erakusten dituen mikroskopioa.
estereomikroskopio
Eskuan har daitekeen zerbaiten kantitatea.
parrastada
Nonbaitetik indarrez, bat-batean eta gutxi gorabehera jarraian ateratzen den isurkaria (ura, kea, ...) kanporatzeko modua.
parrastada
Oso azkar.
arrapaladan
Korrika.
arrapaladan
Banaketa estatistiko bat maiztasun edo probabilitate bereko zati kopuru jakin batean banatzen dituzten balioetako bakoitza.
kuantil
Elementu edo objektu multzo bat kategoria edo modalitate batzuetan sailkatzeko ekintza eta horren emaitza.
kategorizazio
Elementuen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza, elementu horietako batzuk berdinak eta bereizezinak direnean.
errepikatuzko permutazio
Populazioaren ezaugarriak oker islatzen dituen lagina, bereziki hura zoriz behar bezala ez jasotzeagatik.
lagin alboratu
Eskualde bateko mapa, azpieskualde edo eremuak haietako bakoitzean suertatzen den aldagai estatistiko baten balioaren arabera koloreztatu edo bete egiten dituena.
koropleta-mapa
Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/5=%20ko maiztasun edo probabilitateko bost tartetan banatzen duten lau balioetako bakoitza.
kintil
Oharrak Kintil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo kintila, bigarren kintila, hirugarren kintila eta laugarren kintila.
Aldagai batek bi dimentsiotan, gehienetan espazioan, hartzen dituen balioak irudikatzeko grafikoa.
bero-mapa
Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
datu zirkular
Antzinako Grezian, beste polis edo hiri batzuen hiriburua.
metropoli
Kolonia bati buruz, haren nazio menderatzailea.
metropoli
Erregresio eredu lineal batean, aldagai aurresale baten balioa biderkatzen duen koefizientea, aldagai horrek aldagai azalduan duen eragina jasotzen duena.
erregresio-koefiziente
Esanguratsu edo adierazgarri denaren nolakotasuna.
esanguratasun